ACID RETRO SHIRT!

person Idazlea: Mr. Dotore list In: Artikuluak On: comment Iradokizuna: 0 favorite Jo: 1761
ACID RETRO SHIRT!

Hona hemen gure azken sorkuntza, aspalditik genituen gogoak horrelako zerbait ateratzeko. Gaur egungo futbolak aspertzen gaitu, gaur egungo “izarrek” aspertzen gaituzte, baita jantzita daramatzaten “football jersey” horiek. Gure balioak ez doaz bat haien mundu paraleloarekin, guretzat ez dira ikonoak, ez dira inor. Gu bezalakoak beste hamaikako batean sartu beharko lituzkete, Vinnie Jones edo Terry Butcherrekin batera.

Duela urte batzuk, jokalariak inspirazio gisa hartzen genituen, baita soinean zeramatena ere, eta honi odol apur bat gehitzen badiozu…Terry Butcher Suediaren kontra 1989an, Maradona Napolirekin partidua hasi baino lehen berotzen Live Is Life dantzatzen zuen bitartean edo Cantona ostikoka Crystal Palaceko zale horren aurka.

Badakizue zerk piztu du gure imajinazioa eta zerk jarri gaituen lanean. Nola izango litzateke gure futbol tixerta? Belaunaldi zaharrei egin nahi izan diegu omenaldi bat, baina gure ukitua gehituz, nola ez, ukitu bihurri hori eman diogu gure Smileyarekin. Opor garratz batzuetarako, jaialdietarako, hondartzarako… Hau da maite dugun joko zaharra! Sartu zaitez gure hamaikakoan, izan zaitez dotore!

Europan ekoitzita, daraman poliesterrak “quick dry” teknologia du bere gain, azkar lehortzeko. Honekin batera eta bere iraunkortasunerako, Acid armarria eta gure logoa josita doaz. Atzean "Maite dugun joko zaharra" darama idatzita, eta nola ez, detaileak zaidu ditugu, ohiko etiketak mantenduz. Regular fit, eskatu ezazu zure ohiko neurria. Bi neurriren artean bazaude, eskatu ezazu txikiena.

Modeloak 1,80 neurtzen du eta M neurria darama.

Iradokizunak

Ez daude iradokeizunak

Idatzi

Igandea Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala Larunbata Urtarrila Otsaila Martxoa Apirila Maiatza Ekaina Uztaila Abuztua Iraila Urria Azaroa Abendua