ANTWERP CASUAL CREW
Jakinekoa da hooligan mugimenduak eta casual pentsamenduak Europako erdialdean protagonismo handia daukatela, garrantzitsuenetarikoak diren talde asko iparraldeko herrialdetan kokatzen direlarik. Lehenengo hooliganak 70. hamarkadan agertzen dira Holandan eta hortik aurrera Belgikak ere bereganatu zituen. 1978. urtea zen, eta Brujasek aurkezpen partidu bat antolatu zuen Rotterdameko Feyenoorden kontra. Ehunka mutilek egin zuten bidaia zisnearen hiritik eta Brujaseko zalerik amorratuenak harrituta geratu ziren bisitari hauek erakutsitako irudiarekin, bandalismo hutsa izan zen hura. Egun horretan bertan erein zen Belgikako lehenengo hooligan taldea izango zenaren hazia. Brujaseko jendearen ondoren Standard, RSC Anderlech, Beerschot eta Anwerpekoen txanda iritsi zen.
Azken urteetan, Europa mailako lehiaketetan parte hartzeagatik, Brujas eta Anderlecheko hoolak izan dira kontinentean zehar gehien ikusten utzi direnak. Nork ez du gogoratzen 2010eko UEFA gau hura, non belgikarrek San Mameseko zelai zaharrera egin zuten salto? Hala ere, Belgikako talderik onenetarikoa den bat, baliteke hain ezaguna ez izatea, azken urteetan (edo duela gutxi arte behintzat) ez duelako Europan jokatu. Escalda ibaiko portu hiriari buruz hitz egiten ari naiz, Anberes, eta zehatzago, Royal Antwerp FCeko hooliganei buruz.
Antwerp Casual Crew.
Antwerp FCaren lehenengo hool antolatuak X- Side izan ziren, 70. hamarkadaren amaieran, beranduago, 1986an gaur egun bizirik jarraitzen duen talde barruan sartuko ziren: ANTWERP CASUAL CREW. Firm ingelesengan aurkitu zuten inspirazioa, oso ohikoa zen eta oraindik da, Fred Perry edo Stone Island bezalako markak ikustea hauengan taldearen koloreak eraman ordez. Esan dezakegu, gaur egun, zelula gogorra 130-150 pertsonaz osatuta dagoela. 2013an kultura anitzeko talde bat jaioko zen, bertan herrialde ezberdinetako jendea aurkitu dezakegu, Chile, Peru edo Congoar jatorriko jendea. Jende hau oso aktiboa izan da kalean beti, beti betetzen zuten autobus bat edonora joateko eta zeresana ematen zuten. Antwerp Lokos izena hartu zuten eta aurrerago Antwerp Casuals Crew osatu zuten. Gaur egun ACCek hurrengo sekzioak dauzka: Lokos, Elite 5th, Casuals, Youth atala eta X- Sideko jende nagusia, honekin batera Anberes ingurumarietako talde garrantzitsu bat ere badago.
Tilburgeko Willem IIko hooliganekin erlazio estua ere badaukate. Holanda da anaitasuna daukaten herrialde bakarra, hau Eliteko kideei esker sortu zen, baita Milwalleko mutilekin daukaten harremana ere. 2010ean ingelesen lagunak egin ziren, izan ere Milwalleko firmeko tipo nagusi batek Oostenden egiten zuen lan, obran. Gauzak horrela, Antwerpek bertan jokatu behar zuen asteburuan. ACCeko jendea hiriko pub batean zegoen bilduta, Brujaseko mutilen aurkako borroka baten zain (lagun ugari dauzkate Brujasekoek Oostenden, bertan bizi baitira zale ugari). Antwerpeko jendea erasotua izan omen zen Brujasekoen partez, hori dela eta hauek 50-60 pertsona bildu zituzten erasoa bueltatzeko asmoz. Milwalleko ingelesak guztia ikusi zuen eta Antwerpeko firmak erakutsitako grinak txundituta utzi zuen tipoa. Anbereseko mutilekin hasi zen hizketan, eta hauek sarrera bat lortu zioten beraiekin partidua ikus zezan. Honela hasi zen bi talde hauen arteko erlazioa, eta nahiz eta ez izan anaitze ofizial bat, adiskidetasun handia daukate eta oso ohikoa da Milwalleko jendea Anberesen ikustea eta baita alderantziz.
Antwerpeko mutilak Milwallekoekin batera.
AIKko suediarrekin ere adiskidetasun handia zeukaten, baina behin pikutara joan zen. Elite eta 5th sekzioek basoko geldialdietan hartzen dute parte, eta behin suediarrekin geratu ziren. Suediarrak Anberesera iritsi zirenean ez zuten erantzunik jaso belgikarren aldetik eta honek noski, AIKkoen haserrea piztu zuen.
ACC (Antwerp Casual Crew) albiste izan da hainbat alditan. Famatuenetariko bat 1994an izan zen, Brujasen Brudgeren eta Antwerpen arteko partidua jokatzen zen, tentsioa zen nagusi, izan ere jakinekoa da bi hirien artean dagoen lehia. Orduko hartan, VAK 17 ( Brudgeko hooligan taldea) talde oso indartsua eta kontua hartzekoa zen, beraz beti zen bisitari moduan joateko plaza zaila. Horraino gerturatu zen Anbereseko mutilen muina taldea animatzeko eta etxekoekin dantzatu nahian. Behin zelai barruan, ACCek VAK 17 erasotu zuen eta beraien harmailetik ostikoka atera zituzten. Hau herrialde osoan zehar izan zen albiste, mundu guztiak ikusi zituen irudi haiek non ACCek bere legea inposatu zuen Brujasen futbol zelaian.
Oraindik orain, eta taldearen lehenengo mailara bueltatzearekin 2017an, bi talde hauek berriz ikusi zuten elkar Brujasen. Etxekoak ADOko firmarekin batu ziren eta kanpokoak Willem IIko mutilekin. Gauzak horrela bi talde hauek kaleetan zehar aurkitu ziren eta istilu zaratatsuak sortu zituzten, ehunka pertsona bando bakoitzean. Norgehiagoka hauek azken urteetan zehar jarraitu dute aurrera, 2020an jokatutako azken partiduan esaterako, 60 atxilotu inguru egon ziren.
Antwerp Hooligans.
Brujasekin partiduak beroak badira jada, zer esanik ez Beerschotekin, Anbereseko beste taldea, zer esanik ez, Antwerpen etsai handia dena. Derbi honetan, oso ugariak izan dira hauen arteko istiluak. ACCekoek Beerschoteko ultrei pankarta ofiziala ere lapurtu izan diete. 2 mutiko joan ziren Beerschoten zelaira eta bertatik jaitsi zuten geroago beraietaz barre egiteko lapurtutakoa erakutsiz. Nahiz eta derbi egunetan denak balio duen, urteko gaineko egunetan errespetua da nagusi hiri honetako bi taldeen artean, beraz ohikoa da beste bandoan lagunak izatea.
Duela gutxi gertatutako bidai garrantzitsu bat Amsterdamekoa dugu, non 40 kide inguru gerturatu ziren Ajaxeko F-Sidekoekin "uztauka" (itundutako borroka) bat aurrera eramateko. Bidai horretara jende oso gaztea joan zen eta bertan Tillburgeko anaiekin elkartu ziren, azken hauen gomendioak jarraituz, denbora apur bat egitea erabaki zuten, izan ere F-Sideko jende gutxi omen zegoen prestatuta. Hau Anberesekoen mentalitate froga argia da. Eguna erori arte itxaron zuten azkenean, eta Ajaxekoak bildu zirela jakitean, hauek elkartzen ziren taberna erasotzea erabaki zuten. Ahal izan zuten moduan eutsi zioten goiari eta aurpegia eman zuten momentu orotan nahiz eta norgehiagoka galdu. Holandarrak ehun bat kide izan ziren, makil eta harriekin, Antwerpekoak ordea, 40 ziren soilik.
Ambereseko mutilak paseoan.
Talde izugarri honen ekintzak ez dira soilik partidu egunetan izan, itundutako geldialdietan ere parte hartu izan dute, eta ez edonorekin. Zeniteko Music Hall izan zuten arerio behin batean. Galdu zuten, baina errusiarren kontra agertze hutsak Anberesen dagoen mailaz asko esaten digu, sekulako maila. Baliteke hiru onenen artean egotea Europako erdialdean dauden taldeen artean, basoetako geldialdiei dagokionez.
Basoan ematen diren norgehiagoka hauetan, gehienetan, Willem IIko bere anaiekin batera joan izan dira. Garaile atera dira gainera gehienetan. Lehenago aipatu dugun moduan, Elite eta 5th sekzioak dira geldialdietan parte hartzen duten ACCko kideak, Antwerpeko bosgarren belaunaldia diren bitartean.
ACCko kide batzuk.
Royal Antwerp FCak krisi bat jasan behar izan du aurreko zuzendaritzaren gestio eskasa dela eta, hau klubetik kanporatua izan zen ACCren erruz. Partidu bat jokatzen zen bitartean gertatu zen, zaleek bengalak eta ke-poteak jaurti zituzten zuzendaritzari boikota egiteko asmoz, eta azkenik hauek alde egin baino ezin izan zuten egin. 2017an bueltatu ziren lehenengo mailara bigarren mailan 13 urte egin ondoren eta kopako txapeldun bihurtu ziren. Gainera pasa den urtean Europa Leaguen sartu ziren. Pena bat da COVID honen erruz ACCaz gozatu ezin izatea Europan zehar, edo momentuz behintzat.
Bitxikeri moduan, badago Amberesen VIER deituriko arropa denda bat non casual pentsamenduarekin erlazionatutako markak saltzen dituzten, besteak beste Stone Island, Paul & Shark edo NB. Dendakoek arropa “linea” bat atera zuten ACCkoekin elkarlanean, izan ere dendako arduradunak bidaietan eta partidu-aurrekoetan ez dira falta. Kamisetetan basoetako geldialdietako irudiak agertzen dira, baita Brujaseko etsaiei eskainitakoak, burla moduan noski. Marka hau aurkezteko, Antwerpeko hooliganen irudiak erabili zituzten, Sain Truidenen zelaira salto egin zuteneko (emaitzekiko haserrea erakusteko) irudiak hain zuzen. Honengatik guztiagatik, taldeak zigor bat jasan behar izan zuen, 5-0eko porrota eta partidu bat ateak itxita.
Iradokizunak
Ez daude iradokeizunak
Idatzi