AW 22

person Idazlea: Mr. Dotore list In: Artikuluak On: comment Iradokizuna: 0 favorite Jo: 227
AW 22

Hotza hezurretaraino sartu zaigu berriz ere; berokiak, txanoak edota bufandak janzteko garaia iritsi da. Pasa den urtean egin genuen bezala, udazken-neguko bilduma interesgarrienak edo behintzat arreta piztu dizkigutenak dakartzagu.

Honekin batera zerbait labean badaukagula iragarri nahi dugu, 2023 urtean denda arropaz josi nahi dugu, eta horretarako gogor gaude lanean!

LEFT HAND CLOTHING

1993. urteko Massimo Osti italiarraren sorkuntza dugu, ziur aski ez zenuten ezagutzen, ezta? Guk ere ez. Begirada bat eman diogu neguko bildumari eta dudarik gabe azpimarratzekoak ditugu hainbat arropa, teknologia berrikuntzak eta diseinu deigarriagoak erabili nahi izan zituen Stone Island eta CP Companyren sortzaileak. Micro eta Thermojoint bezalako berrikuntzak ekarri zituen 90. hamarkadan, berriz ere teknologia militarrekin lan gin zuen.

2020an Cristopher Raeburnek erosi zuen, eta 2022ko bilduma haren gidaritzapean atera dute.

PRETY GREEN X THE WHO

Ezinezkoa da Pretty Greenek zeresanik ez ematea. Eta oraingo honetan errua ez dute diseinuek, baizik eta kolaboratzaileak. The Who, gure musika zerrendetan dagoen taldea, guk hainbeste maite ditugun talde askoren aita, mod mugimenduaren sortzailea. Hori islatu nahi izan du Pretty Greenek oraingo honetan: marka moda dela, hain zuzen ere. Liam Gallagherren markak jantzi kuriosoak ekarri dizkigu oraingo honetan, baita parketan jarri beharreko partxe eta pinak.

Nola ez, ezin izan da parka berdea falta, atzetik My Generation eta mod itu erraldoi bat dauzka bizkarrean. Gure artean oso gustuko dugu abesti hori, baina hainbesterako…

Harrington, beste jantzi mitikoa atera dute, noski, baina eskoziar estanpatuen ordez, Pretty Greenek hainbeste erabiltzen duen Pasleya ikus dezakegu.

Bilduma osoan moden ikurrak dira nagusi, baita The Whok hainbeste erabili zuen gezia ere. Hemen daukazue atera duten jertsea.

PLURIMUS

Inspirazio militarrera gatoz bueltan; zalantzarik gabe, Plurimusen diseinu eta teknologia deigarria da. No Season kontzeptua dute ardatz, hau da, ez dute moda orokorraren erritmoa jarraitzen, baina oraingo honetan udazkenerako txamarra dotore-dotore bat atera dute. Italian ekoiztutakoa. Kalitatezko materialak erabiltzen dituzte.

Plurimus NO-S22-1A .

Bi piezetako txamarra dugu, tratamendu berezi bat daramana kolore hori sortzeko: hasteko, horiz tindatu, gero berdez, eta amaitzeko “agente anticaida” bat aplikatu. Modu horretan sortu dute %74 kotoiz eta %26 nylonez egindako beroki hau. Soilik 99 unitate atera dituzte, eta aurre-eskaera egin behar da,

Barruko pieza NO_S22_1C.

ENGINEERED GARMENTS

Moda Estatu Batuarraz maitemindu zen diseinatzailea dugu Daiki Suzuki Japoniarra, The Ivy League estiloari erreparatu ziona bere hastapenetan. Gaur egun, 20 urteko ibilbidearen ondoren finkatuta dagoen marka dugu Engineered Garments.

Oso zaila zen Estatu Batuetan bertan ekoiztutako produktuak aurkitzea, zaila zen nahi nuen arropa sortzea. Horregatik, nik neuk egitea pentsatu nuen. Horrek eraman ninduen marka sortzera. Gaur egun, ordea, benetan maite ditudan arropak aurki ditzaket Estatu Batuetan, beraz, hasierako motibazio hau aldatu behar izan dut, egunero beste xede batekin esnatu behar naiz.”

Eingeneered Garments Gore Tex.

Daiki Suzukiren hitzak ulertzen ditugu, dudarik gabe. Hemen utziko dizkizuegu udazken honetan gehien gustatu izan zaizkigun bildumak. Gore Tex eta Dr. Martens mitikoarekin egindako kolaborazioa.

Eingeneered Garments x Dr.Martens.

SAPEUR X WEEKEND OFFENDER

Beste kolaborazio interesgarri bat. Nabarmentzekoa da duela egun batzuk gure lagun alemaniarrek Weekend Offender ingelesekin atera duten bilduma, Casual Couture. Urdina eta Beltza izan dira aukeratu duten kolorea. Kamiseta, poloa, jertsea edo neguko beroki baten artean erabaki beharko duzue. Ez dira detaileak falta arropetan.

Jertsea.

Txamarra.

Mark eta Bastiri agur bat bidaltzen diegu hemendik, eta duela aste batzuk egin zuten gosarian emandako tratua eskertu nahi diegu, baita gure proiektuari ematen dieten babesa ere. Aupa zuek!

Gosaria en Frankfurten.

KARHU TRAINERS

Ezin genuen artikulua amaitu oinetakorik aipatu gabe. Karhu marka mitikoak, urteetan zehar arropa eta zapatila arruntak era merkean egin izan dituenak, aurpegi aldaketa bat izan zuen azkeneko urteetan. Hona hemen negurako atera dituzten diseinuak:

Karhu Fusion XC.

Karhu Fusion XC.

Iradokizunak

Ez daude iradokeizunak

Idatzi

Igandea Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala Larunbata Urtarrila Otsaila Martxoa Apirila Maiatza Ekaina Uztaila Abuztua Iraila Urria Azaroa Abendua