MILWALL AWAY

person Idazlea: J. Bickle list In: Artikuluak On: comment Iradokizuna: 0 favorite Jo: 788
MILWALL AWAY

Gatwicken lur hartu genuen Windsorrek baino harrera ingelesagoarekin. Hotza, haizea eta euria barra-barra. Gore-Tex bedeinkatua.

The Kernel Brewery Taproom.

Gorroto ditugun egun horietako bat genuen aurretik: futbola eta garagardoa. Badakizue, depresio hutsa. Aurrez ohartarazi gintuzten South Bermondseyn utzi behar gintuen trena bertan behera geratu zela, garraio grebaren ondorioz. Beraz, Terrexak lotu eta gure zango maiteak erabiltzea erabaki genuen. Azken helmugaraino heltzeko kilometro gutxi batzuk ibili behar genituen, baina Keep Calm eta poliki-poliki. (Lerro hauek aprobetxatu nahi ditugu Torie putak popatik hartzera bidaltzeko). Bidean ez genuen denborarik galdu, eta geldialdi tekniko bat egin genuen The Kernel Brewery-n, non pinta pare bat hartu genituen berotzen hasi eta giroan sartzeko.

20 minutu beranduago, gure azken helmugan geunden, The Den-en, Millwall-en etxean, izen handiko talde ingeles horietako batean, eta ez lortutako tituluengatik. Hain gustuko dugun futbol ingeles horren adibide garbia. Harritu ninduen lehen gauza zegoen presentzia polizial handia izan zen; izkina bakoitzean txakurrak ikus genitzakeen.

Sarrerak jaso (15 libra FA Cup-eko hirugarren txandarako), beste garagardo bat eskatu eta gure aterantz abiatu ginen. Tornuak gurutzatu eta barruan ginen. Bertan geundela, deigarria iruditu zitzaigun estadioko botiletan nahi adina garagardo sar dezakezula, baina harmailetara sartu aurretik kartel bat dago, puntu horretatik aurrera alkohola edateko debekua adierazten duena.
Behin gure tokietan eserita, deigarriena etxeko eserleku hutsen kopurua izan zen, zelaiko sektore batzuk itxita baitzeuden.
Partiduan zehar, Sheffield United-eko zaleen orro eta garrasiek isilarazi zituzten noizean behin etxekoen ahoetatik ateratzen ziren kantu eta oihu apurrak.

- Puntu horretatik aurrera edateko debekua adierazten duen kartela -

Berdegunean ere, berdin; bisitariak ziruditen partida jokatzen bakarrak. Futbol-maila bigarren mailakoa zen, egiazki.
Eta partida amaitu aurretik, sekulako euri jasa, bueltako bide osoan lagun izan genuena.

Ohitura onak ez galtzeko, zentrora itzuli baino lehen geldialdi tekniko pare bat egin genituen Bermondsey Beer Mile-n. Derrigorrezko geldialdia zerbeza onaz gozatzen dakien jendearentzat.

Eta oraingoan hidratatzea tokatu zen, edo bankuko app-ak berretsi zigun bezala, gehiegi hidratatzea, Cloudwater eta Bianca Road-en.
Azkenean, oroitzapen lausoak eta lainoa egoeraren jabe bihurtu ziren.

Badakizue: Londres. Stanford Bridge-n tour bat egiteko aukera ematen dizun hiri hori, gero Covent Gardenen paseatu eta modako influencerrak egun batzuk lehenago bisitatu zuen jatetxean afaltzen amaitzeko.


Guk inolako erakargarritasun turistikorik gabeko kaleetan ibiltzea aukeratu genuen, partida negargarri bat ikustea, tabernako barran irlandar batekin pultsuak botatzea eta hotelera mozkortuta iristea. Welcome to London eta hori guztia!

Iradokizunak

Ez daude iradokeizunak

Idatzi

Igandea Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala Larunbata Urtarrila Otsaila Martxoa Apirila Maiatza Ekaina Uztaila Abuztua Iraila Urria Azaroa Abendua