THE IVY LEAGUE

person Idazlea: Mr. Dotore list In: Artikuluak On: comment Iradokizuna: 0 favorite Jo: 207
THE IVY LEAGUE

Guztiok dakizuen moduan, We Are Dotoren ondo janztearen maitaleak gara, baita gustu onarenak ere. Helburu honekin azpikultura ezberdinak jaio izan dira historian zehar, baina zeintzuk dira jatorriak? Askok ez dute ezagutzen norengan  inspiratu ziren modak kaleak klasez eta estiloz betetzeko.

Bai, Ivy Leagueari buruz ari gara hitz egiten, izan ere termino honekin ezaguna da janzteko “preppy” modua. Nahiz eta Estatu Batuetako eta Britainia Handiko klase altuek erabilitako jantzi informal baten eratorri bat den, estilo honek Estatu Batuetako unibertsitateetan du jatorria, Ivy Leagueko unibertsitateetan hain zuzen ere. Baina nola janzten ziren gazte hauek?

The Ivy look

The Ivy look.

Baliteke zakuzko traje bat izatea estilo honen maitaleak modu egokienean ordezkatzen dituena. Jaka honek bi botoi erabilgarri ditu eta biribildutako hirugarren bat dauka. Honekin batera, alkondara botoidunak, mokasinak eta ile mozketa ezberdinak dira nagusi. Cardigan sueterrak, txalekoak, Nantucket Redsak, fraka txinoak, Argyle galtzerdiak edo Oxford alkondara txuriak ere ohiko jantziak ziren.

calcetines argyle

Argyle socks.

Fred Perry sweater. The Ivy look.

Fred Perry sweater. The Ivy look.

60. hamarkadaren amaieran, jantzi hauek itsasoa gurutzatu zuten eta italiar modarekin nahastuta, modek estilo propio bat sortu zuten. Hain gustuko ditugun arrantzaleen txanoak (Irish Country Hat gisa ezagunak) ikusten hasten diren garaia dugu ere, momentu horretara arte arrantzarako edo landako zereginetarako erabiltzen ziren, moda osagarri bat bilakatu arte azkenik.

Jhon Simons 

"Sei hamarkada baino gehiagoko ibilbide batekin, Jhon Simonsen ekarpenak  ikaragarria izaten jarraitzen du britainiar gizonen modarentzat. Cecil Gee ospetsuarentzat eskaparatista bezala lan egiten hasi zen, The Ivy denda ireki baino lehen, bere lehenengo denda izango zena 1964an. Jhon Simmons, estilo hau ezagutzen dutenen artean The Ivy Leagueren ahotsa da argi eta garbi, baita honekin erlazionatutako guztiaren ahotsa Erresuma Batuan.

2011tik aurrera Jhon Simmonsen eskaparatea Maryleboneren bihotzean dago, Chiltern kaleko 46 zenbakian, Londresen. Mende erdiko Estatu Batuetako estiloarekin konpromisoa mantentzen duen bitartean, oraingo garaietan tinko zentratuta dago. Guzti hau, eskaintzen dituzten produktuetan islatzen da eta mundu osoan zehar zabaldu da: Japoniako nahasketa artisautik hasi  eta kalitate oneneko lanerako arropa frantziarreraino. Jhon Simons; modernista zorrotzenek aukeratzen duten helmuga".

John Simons, London.

Modu honetan aurkezten du bere burua Ivy Leagueren erreferenteak Ingalaterran eta honela aurkezten du aberaskume amerikar batzuek sortu zuten estilo honen muina. Bere dendan marka ezberdin ugari aurki ditzakezue, ziur askorentzat ezezagunak direla:

Jersey Alan Paine.

Jersey Alan Paine.

Zapatos Astorflex.

Astorflex zapatuak.

Boina City Sport.

City Sport boina.

F.O.B. Factory parka.

F.O.B. Factory parka.

John Simons Harrington. Made in England.

John Simons Harrington. Made in England.

Jhon Simons x Paul Weller

Paul Wellerren influentzia moda britainiarrean guztiok ezagutzen dugu, bere marka propioa izan zuen: Real Stars Are Rare eta Liam Gallagherren Pretty Green markaren bidez bere arropa ere atera zuen.

Britainiar modernismoaren eta Estatu Batuetako Ivy Leagueren estiloaren arteko sinergia baten adibidea dugu, Paul Weller musikari ospetsuarekin egindako kolaborazioa, zerbait naturala izanik. Dendaren laguna da duela urte asko eta estiloaren ikono bat izateko eskubide osoa dauka, modfatherraren lanak The Jam, The Style Council taldeetan eta bere bakarkako ibilbidean ateratako albumek influentzia handia izan dute fanatikoen belaunaldi ezberdinengan urteetan zehar.  Honekin batera, azpikultura britainiarra gorpuzten lagundu zuen.

Wellerrek proiektu honi, irizpide multzo zehatzak  eman dizkio, britainiar mod estiloa eta 1960ko American Ivy League estiloak kontuan hartuz.

Real Stars Are Rare. Camisa de Paul Weller.

Real Stars Are Rare. Paul Wellerren alkondara.

Paul Weller X Pretty Green.

Pretty Green X Paul Weller.

John Simons X Paul Weller.

John Simons X Paul Weller.

Iradokizunak

Ez daude iradokeizunak

Idatzi

Igandea Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala Larunbata Urtarrila Otsaila Martxoa Apirila Maiatza Ekaina Uztaila Abuztua Iraila Urria Azaroa Abendua