“Aurkitu ezin gaituzuen tokian, zuen lege eta tendentzietatik urrun, gure ideiak bizirik dirau”.

Modu honetan aurkezten dizuegu gure logo berria, etapa berri baten seinale. Erritmoa sartu nahi izan dugu, bideoan bezala, barruan daramagun animali basatia bezala.

 

Beste behin ere Lapurezza Del Quartiere proiektuaren gidari den Juananen esku utzi dugu bideoaren produkzioa. Plazerra izan da berarekin sorkuntza hau aurrera eramatea, oso gustuko izan dugu sorkuntza-prozesua, eta emaitza ezinhobea izan da. Arabako paisaietan murgildu gara grabatzeko, Landako pantano eta baso artean. Haien begiradak heltzen ez diren txoko ezkutuenetan, libre sentitzen garen lekuetan. Askatasuna eta tentsioa.

 

Eskerrak eman nahi dizkiogu izan dugun talde apartari; Urdax Magunazelaia, Jon Velez, Unamuno, Lino, Enetz, Jon eta Paul. Eta nola ez, jada gure bidelaguna den Juanan gazteari!

 

ZERGAITIK LOGO BERRI HAU?

Esan dizuegun bezala, etapa berri bati hasiera eman nahi diogu. Uste dugu momentua dela gure irudi korporatiboa indartzeko, linea argi bat jarraitu nahi dugu gero eta seriotasun gehiago emateko. Gero eta arropa marka indartsuago bat sortzea da gure helburua. Badakigu logo berri bat kalera ateratzea ez dela gauza erraza, beti egongo direla desadostasunak, baina gure alde, hurrengokoa esango dugu, ez dugu logo argi bat erabili izan inoiz, beraz guretzat ez da aldaketa bat, zerbait berria barneratzea baino. 

 

Oreina aukeratu dugu gure marka ordezkatzeko, handitasun edo dotorezia ondo baino hobeto islatzen duen animalia dugu. Libre eta basati gure paisaietatik bueltaka dabiltza, gu libre sentitzen garen leku berdinetan, aurkitu ezin gaituzten tokietan, gure ideiak askatasun osoz irudikatu ditzakegun leku horietan. 

 

Gu erabat konbentzituta gaude honekin, oreina da gure animalia, dudarik gabe inspiratzen gaitu. Forma berri honekin zuen bidelagun izaten jarraitu nahi dugu. Eta zuek, prest al zaudete etapa berri honetarako? 

 

NOBEDADEAK

Logoaren aurkezpena ez dator bakarrik. Oreina lau haizeetara zabaltzeko produktu berriak ekoiztu ditugu, benetan bereziak diren produktuak. Beti bezala, kalitatea lehenetsiz. Irudi korporatiboari indar handiago emateko, etiketa berriak izango dituzte produktu guztiek aurrerantzean, logo berria, beti egongo da ikusgai. Detaileak gehiago zaindu nahi ditugu oraindik. Hona hemen gure logoa aurkezteko aukeratu dugu tixerta. Uribarri Navy. 

 

Garagardoa

Honen eskutik ez da faltako garagardoa, Saltusekin prestatutako azken sorkuntza, Hazy IPA, 6ª, dastatu eta errepikatzeko. Oraingo honetan 44 cl-ko latak prestatu ditugu oreinaren presentziarekin.

Polo Berriak

Dudarik gabe dotorezia adierazten duen jantzi batez hitz egin behar badugu, polo bat etorriko zaigu burura. Horregatik gure lehenengo poloa izango duzue laster eskuragarri. Bi kolore izan dira aukeratu ditugunak, eta detaileak ez dira faltako. Egun berezian janzteko kolore biziak!

 

Acid Series

Hainbeste itxaroten zaudeten produktua, jantzirik klasikoena eta jai-giroa ederto konbinatzen dituena. Zuentzako gure smileya kalera atera nahi izan dugu azkenik. Maite dugun joko zahar horri keinu bat egin nahi izan diogu. Oso laster ikusi ikusgai egongo da jaialdirik onenetan!