- Stock-en kanpo
TRACK TOP
Bex eta funk erritmoak, hori da burura datorkiguna gure lehen Track Topa nola aurkeztu pentsatzen dugunean. Izan ere, jantzi hau burua goratuta ibiltzeko da, are gehiago zure aurkariak gertu daudela baldin badakizu. Nostalgiak hartu gaitu, eta omenaldia egin nahi izan diogu 80ko hamarkadako futbol ingeles hari, jarraitzaileak batera eta bestera ibiltzen ziren garai horiei, zelaiak inbaditzen eta kaosa ereiten zuten zale guzti horiei. Baina beti dotore ibiltzen zirenei. Nick Lovek ondo antzeztu zuen garai hura The Firm (2009) filmean. Ingelesek istilu eta estasiarekiko zuten zaletasunaz gain, gure jantzirik gogokoenetako bat gurtzen zuten filmean. Ellese, Fila, Sergio Tacchini eta Adidas Trainers. Casual Sportwear.
Gure Track Topa iritsi da, kaleak kolorez betetzea besterik ez da geratzen, soinean daramazunean egiten duzuna zure esku dago.
Europan ekoitzita. Kolore-konbinazio bakarra sortu dugu. Kalitate goreneko poliesterra. Raglan mahuka eta kremailerak poltsikoetan. Gure logoak bordatu ditugu eta, beti bezala, gure etiketak ikus ditzakezue. Gerrira ezin hobeto egokitzeko, goma elastikoa gehitu dugu, jantzia ezin hobeto gera dadin. Regular fit. Eskatu ezazu zure ohiko neurria. Modeloak 1.81 neurtzen du eta M bat darama.
Fitxa teknikoa