MARINA COLLECTION
Udaberria aurrera doa eta guk gure bilduma aurkezteko irrikaz gaude. Hasi dira jada egun eguzkitsuak, baina dotorezia ezin da eten. Zure oporretarako, hondartzarako edo beroz hiltzen zauden edozein egunetarako, gure lehenengo bainujantzia heldu da, bazen garaia. Ripstop moduko ehunez ekoitzita, behar bezain beste bustitzeko eta lehenengo egunean bezala harro erakutsi dezazun. Beste behin ere gure oreinaren partxea bordatu dugu, iraupen luzeago baterako eta atzeko poltsikoan “dotore” etiketa darama. Regular fit, eskatu ezazu zure ohiko neurria. Modeloak 1, 69 neurtzen du eta S neurria darama.
KRESALA SWIMSHORT [MARINA COLLECTION]
Massimo Ostiren Marina bilduma hartu dugu inspirazio gisa, izan ere, guri ere asko gustatzen zaigu itsasoa eta estilo nautikoa. Horregatik sortu dugu guk ere gure Marina bilduma, Euskal Herriko historiaren zati garrantzitsu bat hartzen baitu. Red Bay, St. Jhon´s edo Belle Islera joaten ziren marinel horien abenturazaletasun hori geureganatu nahi dugu.
Kresala, gizakia eta itsasoa lotzen dituen hitza. Izen ezinhobea gure produkturako. Dena itsasora doa eta etengabe itzultzen da lasaitasun eta baretasun moduan.
Itsas urdina, zein bestela izango zitekeen aukeratu beharreko kolorea gure lehenengo bainujantzirako?