BASEBALL CAP
SLIDE AWAY BASEBALL CAP
“Slide away and give it all you've got
My today fell in from the top
I dream of you and all the things you say”
Beti jarraitu dugu gure instintua, egiten duguna, pasioz egiten dugu. Horregatik, hitzemandakoa zorra da, berandu baina garaiz. Harro gaude gure lehen txapela aurkezteaz, hona hemen Casual Pentsamenduaren funtsezko osagarrietako bat. CCTVetako izar horientzat guztientzat, oharkabean ibili nahi duten horientzat.
Jantzi honentzako argazki saio berezi bat egin dugu, gure bazterren gainetik hegan egin dugu, Arabatik Bizkaiako kostalderaino. Aeroclub Heraclio Fournier-en egon ginen, historia handiko leku batean, izena ematen dion Heraclio Fournier arabarra hegazkingintzaren aitzindaria izan baitzen.
Kalitatezko materialak, aurrealdean josi dugu gure partxea berriro ere, eta atzetik, "dotore" josi dugu, aukeratutako kolorea, beste behin ere, urdin iluna. Neurri bakarra, estandarra.
Fitxa teknikoa