LEAGUE ONE, MUNDUKO HIRUGARREN MAILARIK DOTOREENA: BIGARREN ATALA
Denak berdin jarraituko zuela uste genuen, baina gizarte gaixo honetako sektore guztiei bezala, Covid-19aren ondorio eta kolpeak jasatea egokitu zaigu.
Futbolean ez zen ezberdina izango eta argi zegoen harmailetako jauntxo horiek, cabiarrez inguratuz bizitzera, xanpaina edatera eta beraien palkoetan segurtasun distantzia errespetatzera ohituta dauden horiei aukera bikaina agertuko zitzaiela futbol zelaiak jenderik gabe uzteko, gutako asko zoratzen gaituen kolore eta animaziorik gabe hain zuzen ere.
Gaur, zalearen zoritxarrerako, futbolak aurrera jarraitu du gu gabe. Ez da ezberdina izan League One Ingelesean, non Play Offak egin diren eta jaitsierak gauzatu diren, horregatik, gaurko honetan talde batzuei behar bezala emango diegu agurra eta beste batzuei ongi etorria emango diegu gure liga gogokoenera, hirugarren maila ingelesera.
We are Dotoren ez garenez mutu geratzen (gure futbol zelaiak bezala), gure League One, munduku hirugarren mailarik dotoreena: bigarren zatia ateratzeko une aproposa zela pentsatu genuen. Beraien legeek gurekin ahal dutela uste badute...jai daukate.
Rotherham United- Section 5
Lehenengo galera Rotherhamen daukagu. Hegoaldeko Yorkshiren, industrializazio eta meatzaritzaren munduko eskualdea dena. Bertako taldeak, Rotherham Unitedek, urte on baten ondoren Championshipera (2.maila ingelesa) igotzea lortu du.
Berarekin Section 5eko mutil “jatorrek” egiten dute alde. Ez dakigu gehiegi beraiei buruz, firm oso itxia dugu eta English Defence Leaguerekin esturik erlazionatuta daude. Hauen gertakaririk esanguratsuenek beti politikarekin zerikusia daukate, 2000. urtetik aurrera gauza oso arraroa den bitartean harmaila britaniarretan.
Mutil hauen ekintzarik famatuenak eta azken urteotan entzunenak, Yorkshireko komunikabideak eta portadak bete zituenak hain zuzen, ez dauka zerikusirik futbolarekin.
2015eko irailaren 5ean gertakari lotsagarri bat sortu zuten pertsona asiar bat erasotu zutenean. Ukabilkadak eta ostikadak eman zizkioten kantika arrazistak abesten zituzten bitartean beraien pubaren atean. Jarraitzean, Socialist Worker Partyren manifestariei pinta edalontziak eta beira ezberdinak jaurti zizkieten hortik pasatzen ari ziren bitartean. Ikus dezakezuenez, tipo higuingarri batzuk besterik ez dira.
Section 5 istiluak gertatu ziren pubean.
Firm honen bidairik famatuenetariko bat urtero Benidormera egiten dutena da, kaosa eragiten dute zapaltzen dituzten lokal guztietan.
Section 5 Benidormeko erdialdean.
Coventry City- The Legion
Alde egiten duten beste batzuk. Coventry Cityk txapelketa honetan gailentzea lortu du eta honela Championshipera igotzea lortu du.
Mutil hauek Coventry hiriaren semeak dira. Hiria Birminghametik 30 Kmra aurkitzen da, XX. Mendeko Erresuma Batuko hiri garrantzitsuenetarikoena delarik. Izan ere, Lufwaffe alemaniarraren bonbardaketa gogorrena gauzatu zen 2. mundu gerran.
Coventry herrialdearen punturik industrializatuenetako bat zen eta horregatik hegazkintza naziak leku hori bonbardatzea erabaki zuen, honela britaniar industria ahultzeko. Hiria birrindua izan zen ia osorik. Weberrek, Hitlerren propaganda ministroak, coventrizatze terminoa erabiltzea proposatu zuen bonbardaketa masibo bati adiera egiteko.
Leku honetako errautsetatik atera zen The Legion. Firm honek ez dauzka kide gehiegi, baina beti egon da abangoardian bai modan, bai kaleko ekintzetaz hitz egiten dugunean.
Lehenago adierazitakoagatik, jarrera antinazi garrantzitsu bat daukate, baina ezberdindu beharreko gauza bat dugu, ANTINAZIAK baina ez dira zertan ezkertiarrak izan behar. Bereizketa hau egin behar da, izan ere, batzuek hemengo zaleen joerak europako zaleen joerekin aldekatzerako orduan, soilik bi bloke politikoen arabera bereizten dituzte harmailak. Hau, duela urte asko desagertu zen Europako herrialde askotan, eta nola ez, Britainia Handian. Xehetasun hauek eman nahi ditut, inork The Legion talde ezkertiartzat jo eta Coventryra bidaiatzean ezusteko bat hartzen badu.
Beraien urteroko derrigorrezko bidaien artean, Ingalaterrako selekzioa jarraitzea dago.
The Legion selekzio ingelesarekin bidaiatzen.
Beti izan diot xarma berezi bat firm honi, eta ez da ezer bereziagatik, detaile bat besterik ez da. Duela urte batzuk, britainiar hooligan mugimendua ikertzen ari nintzen bitartean, artikulu hau topatu nuen, The Legioneko kide batena zena. Honekin, Ingalaterrako casual pentsamenduaren sentimentua askoz hobeto ulertu dezakegu: CCTVren sarrera, Acid Housea eta internetaren etorrera firmen barruan. Benetan, unerik baldin badaukazue, irakurketa hau guztiz gomendatzen dizuet. Ez zarete damutuko.
CCTV artxibategia: The Legion vs Baby Squad, 2000. urteak.
Hull City- Hull City Psychos
Guztia ez ziren agurrak eta albiste txarrak izango. Hull City bueltan da gure ligan. Championshipean denboraldi tamalgarri baten ondoren, historiko bat berriro ikusiko dugu gure etxe adiskidetsuan. Berarekin, Hull City Psychos bueltan dira, harmailetako kultura barruan pisu astun bat.
Kingston Upon Hulleko mutilak, Yorkshire eskualdekoak, League Onetik ibiliko dira berriz ere. Ziur nago bati baino gehiagori bihotza uzkurtu zitzaiola Pyscho hauek berriz ere bere hirian ager litezkeela ikustean.
Casual kultura britainiarreko firm erreferente bati buruz ari gara hitz egiten. 60. hamarkadan sortu ziren eta, Perfida Albioneko talde zaharrenetarikoa dugu.
Mutil hauek berehala skinhead eta mod mugimenduan sartu ziren guztiz beraien hirian. Bidaiatzeko erraztasunarengatik famatuak diren hauek, zure etxean agertzen ziren bi pisuko autobus batean (zerbait ikusgarria urte horietan). Hull Corporation konpainiaren eskutik. Horregatik, nahasezinak ziren.
Yorkshire eskualdean janzkera dotoreetan aitzindariak ziren hauek, casual pentsamendua beste maila batera eraman zuten eta garai berrietara oso ondo moldatu ziren.
Hain garrantzitsuak dira britainiar harmailetan, non liburu bat ere badaukaten: City Psychos: From the Monte Carlo Mob to the Silver Cod Squad.
Liburu honek, Ingalaterra osoan zehar taldeak bizitako istorio ugari kontatzen ditu, baina batez ere, oso ondo azaltzen du 80. Hamarkadaren hasieran emandako mentalitate aldaketa hori. Taldeek kaskamotzak eta Alphak alde batera utzi zituzten unea dugu, honen ordez, orrazkera sofistikatuak, praka estuak eta Sergio Tacchini arropak eramaten zituzten.
Liburuaren azala: City Pyschos: From the Monte Carlo Mob to the Silver Cod Squad, Shaun Tordoff.
Dudarik gabe, League Oneak joku asko irabazten du mutik hauekin. Gorrotatu bezain errespetatuak dira Yorkshire eskualde osoan zehar, ziur aski, ez dira besoak antxume geratuko eta beraien lurraldean nork agintzen duen demostratu beharko dute beste behin.
Bueltan dira munduko ligarik dotoreenera Pyshoak.
Pyscho bat atxilotua da, 80. hamarkada.
DON´T FORGET THE RIOTS!
Mr. Parkas
Itzulpena: Mr. Dotore.
Iradokizunak
Ez daude iradokeizunak
Idatzi