Aukeratu bizitza.
Aukeratu aske izateko era bat.
Ezkongabekeria aukeratu.
Aukeratu hur-esnea, zuntz kopuru handiko zerealak eta aurre-entrenamenduko irabiatuak.
Aukeratu animaliarik gabeko dieta bat, bizitza osasuntsu bat eta kontzientzia lasaia izatea.
Aukeratu kalamu-zigarrotxoak.
Aukeratu pisukidez beteriko etxebizitza bat.
Aukeratu jende berria ezagutzea.
Aukeratu bigarren eskuko arropa erosoa.
Soldata-prezioko zapata berri horiek aukeratu.
Aukeratu RETA eta galdetuiozu zeure buruari zer egin duzun hilabeteko soldatarekin.
Etxeko sofan eseri eta Netflix, Amazon, HBO, DAZN eta EuroSport plataformak dituen telebista erraldoi bat ikustea aukeratu.
Aukeratu asteburua ezezagunen artean igarotzea, kokaina, espiz edo amamarekin jolastea eta hurrengo egunean garagardo-latak gosaltzea.
Aukeratu zure etorkizuna.
Aukeratu bizitza.
Baina zergatik egin nahiko nuke horrelakorik?
Bizitza ez aukeratzea aukeratu dut.
Ez dut horrelakorik nahi.
Zergatia?
Ez dago zergatirik.
Nork behar ditu arrazoiak dotoreziaren aurrean?
A. Caine