Blogean kontatu dizuegun moduan, kanariar uharteetan pasa ditugu egun batzuk, konkretuki Tenerifen, udazkenak beste kolore batzuk dituen paisaiaz inguratuta. Modu honetan hasi nahi dugu gure aurkezpena, bi kamiseta bi kolore berezirekin. Grisa eta marroia maiz ikus ditzakegu jatorri bolkanikoa duen irla zoragarri honetan, eta omenaldi bat egin nahi izan diegu bertakoei. Achinet eta Chinyero, lehenengoa, guantxeek irlari eman zioten izena dugu. Bigarrena, irlan erupzioa lehertu zen azken sumendia da alegia. Saiatu zaitez zurea hautatzen, bestela, biak eraman!