SPRING SUMMER 25 &

V. URTEURRENA

Denboraldi honetan bost urte beteko ditugu, Dotore pandemia garaietan jaio zen. Nork esango zigun 3 ero elkartu eta kotoi artean trasteatzen hastea erabaki genuenean... Badirudi atzo izan zela dominio edo hosting bat zer zen ikasi, webgunea sortu eta idazten hasi ginenean.

 

Edukirik onena eta jantzirik esklusiboenak eskaini nahi izan dizkizuegu beti. Gaur egun, baliteke gure lan egiteko modua aldatu izana, baina gure helburua berbera izaten jarraitzen du.

 

 

Gustatuko litzaiguke denboraldi honetarako prestatzen ari garen material berria behar bezala iragartzea; oraindik misterio bat da, eta ez da makala. Baina beste behin ere ustekabeak eta hornitzaileekin arazo batzuk izaten ari gara. Badakizue jende umila garela eta ez garela honetan bakarrik aritzen. Hala eta guztiz ere, ziur gaude labean daukaguna ez duela inor axolagabe utziko. Hori esanda, laster gure webgunean eta hainbat ekitalditan eskuragarri izango dituzuen nobedade batzuk aurkeztuko dizkizuegu:

 

BEX TRACK TOP

The Firm, Nick Love eta 80s Casualsengatik arropa honetaz maitemindu ginen. Gure lehen prototipoa 2020an sortu genuen Portugalen, eta zailtasunak eman dizkigun jantzi horietako bat izan da. Zoritxarrez, emaitza lardaskeria hutsa izan zen, eta oinarrizko jantzietan zentratzea eta horiekin lan egiten jarraitzea erabaki genuen. Aurkezpena apirilaren 4rako aurreikusita zegoen, baina, berriro ere, patua dela eta,  emaitza ez zen izan nahi genuena, edo ez behintzat onena. Eta edozer gauza eskaintzea gustatzen ez zaigunez, azken doikuntza bat egitera behartuta sentitu gara. Jertseak zabalegiak ziren gerrialdean, beraz, goma elastikoa sartu diegu, eta, orain bai, dotore-dotore geratzen dira.

 

Xehetasun guztiak zaindu nahi izan ditugu beste behin ere, "dotore" hitza josi dugu alde batean eta partxe zuri bat jarri dugu bestean. Raglan mahuka, zure bizkarrera bikain egokitu dadin. Kolore konbinazio ezin hobea aukeratu dugu urte garai honetarako, kolore biziagoak erabiltzen hasi behar baita (ez da dena beltza izango). Emaitza erakusteko irrikitan gaude. Made in Europe.

 

BASEBALL CAP

Gure lehenengo bisera. Zalantzarik gabe, itsas urdina izango da denboraldi honetarako aukeratu dugun kolorea; osagarri hau Marina Collectionarekin konbinatu ahal izango duzu.. Ezin hobea "CCTV" en aurrean diskretua izan behar duzun futbol egun horietarako. Baita egun eguzkitsu horietarako, udaz gozatzen duzun bitartean. Gure oreina beste behin ere alde batean josia, eta atzealdean "dotore" bordatua, hau ere itsas urdinez, dotore eta diskretuagoa bihurtzen duena.

 

MARINA SWIMSHORT

Uda honetarako, harrotasunez prestatu dugun "Marina" bildumaren zati bat. Gure lehen bainujantzia, oinarrizkoa, sinplea, baina kalitatea eta xehetasunak zaintzen jarraitzen dugu. Kalitate goreneko poliesterra erabili dugu uda honetan nahi dituzun bainuak emateko eta kolorea galdu ez dadin. Beste behin ere, gure oreina presente egongo da laranja kolorez jositako partxearekin, baita atzeko poltsikoan "dotore" etiketa ere. 


 

MARINA T-SHIRT

Udarako jantzirik freskoena iritsi da! Bada garaia praka luzeak eta txaketak alde batera uzteko. Massimo Ostiren diseinu gogokoenean oinarrituta, Marina bildumaren goiko aldea aurkezten dizuegu. Kamiseta honek hainbeste erlaxatzen gaituzten kostalde horietara garamatza. Arrantza elementuak etortzen zaizkigu burura, itsasontziak, edo bestela, Apperol Spritz bat, zergatik ez. Gure lehen kamiseta marraduna (bagenituen gogoak). Zuen begiekin ikus dezakezue oso laster.

.

DOTORE V. URTEURRENA

Zalantzarik gabe, gure berririk desiratuena. Egin dugu, lortu dugu High Vis gure hirira etortzea, eta hau gure urteurrenagatik! Horretarako, egun errepikaezina antolatzen ari gara, eta ez da ezer faltako. Laster aterako da argitara gure kartel independentea, Jimmy Jazzen Londrestarrekin batera joango den taldearen berri emateko. Azkenean, aurreko egunetik hasiko gara giroa alaitzen, Saltusekin prestatzen ari garen garagardoa aurkeztuko dizuegu, eta horretarako Prisonnier Du Temps talde frantziarra izango dugu zuzenean. Hurrengo egunean,, indarrak hartu eta 17:00etatik aurrera Ttipian izango dugu tardeorik onena. Hainbat hiritako disko-hautatzaileak elkartuko dira motorrak berotzeko.

 

5 urtek kandelak piztea merezi dute, edo, gure kasuan, bengalak piztea Zapatari kalea argitzeko.

 

Eta, bukatzeko, norbait izango dugu hemendik ezaguna egingo zaizuena, Adri Parkas jauna! Ez galdu afterparty-a British musikaren onenarekin, sekulako setlista prestatzen ari da eta flipatuko duzue!

 

Eta nola ez... arropa gehiago! Zuen kamiseta desiratuena, gure modelo gogokoena, Klasikoa! Koloreak ez dira azken unera arte argituko, horregatik, adi egon!