AUTUMN WINTER COLLECTION 26
Ematen zuen ez zela iritsiko, baina hemen dago. Egin dezakegun gauzarik onena onartzea da. Zorionez, euriarekin batera, inoizko gure drop handiena dator.
2025 isilean lan egiteko urtea izan zen. Kontaezinak izan ziren fabriketara egindako bisitak, produktu-testak eta egin genituen saiakerak. Urtebeteko ikaskuntza zentzu guztietan. Gauzak horrela, fruituak ikusteko eta hautaketarik onenaz gozatzeko unea iritsi da.
Mundu honekin lotura txikia duenak badaki zer nolako odisea den zure arropa propioa ekoiztea. Zenbatezinak dira ekoizpen-kostuek eta minimoek ito eta azken txokoraino alternatibak bilatzera behartzen zaituzten aldiak. Gainera, ez da erraza zure espektatibak zein epeak betetzen dituen konfiantzazko fabrikatzaile bat aurkitzea.
Zorionez, Peruko ehungintzaren munduan kontakturik onenetako batzuk izan ditugu, arlo honetan orientatu gaituztenak eta beren fabriketako ateak ireki dizkigutenak. Produkzioa goitik behera ezagutzeko aukera izan dugu, prozesu guztiak barne, eta, zalantzarik gabe, landu nahi ditugun kalitate-estandarrak betetzen dituzte. Horregatik erabaki dugu gure produktuetako batzuk bertan ekoiztea.
Gure biltegia kutxaz beteta dago, ezin duzue imajinatu ere egin. Apalak gainezka egongo dira datozen hilabeteetan, baina goazen spoilerrarekin.
PIMA HOODIE
Munduko kotoirik onena modu nekaezinean bilatzearen emaitza. Sarritan hitz egin dizuegu ehun honi buruz. Txanodun jertse bat eskatzen diguzue aspalditik, eta ez dugu edozein gauza egin nahi izan. Ez zaigu bururatzen produktu hau ateratzeko modu hoberik.
Patroi propioa, landua eta munduko kotoi onenetakoa. Ezin duzue galdu.
TRACK TOP
Buruko min gehien eman digun produktuetako bat da. Hasiera-hasieratik, horri eman nahi izan diogu lehentasuna. Baina sintetikoak ez dira batere errazak, eta badakizue ez zaigula gustatzen edozein ehunekin lan egitea. Gainera, ez gara Asiara joango haren bila.
Perú ere funtsezkoa izan da horretarako. Kalitatezko poliester bat aurkitu dugu, teknikoa eta erosoa, eta, gainera, jatorrizko ziurtagiriarekin. Ez da erraza izan, ehun horietako gehienak Asian ekoizten baitira.
Patroi propioa eta bereizgarri dugun diseinua.
ARMARRI WINTER
Azken neguan unitate batzuk utzi genituen errekamaran, baina uste dugu udazkena une egokia dela unitate horiek gure webgunera igotzeko.
Diseinu bera, gramaje handiagoa. Oraingo honetan tailajea ezberdina da beraz, dotore jantzi nahi baduzu, hartu taila bat gutxiago.
FISHERMAN BEANIE
Ideiak izoztu ez dakizkizun, izotz edo elur egun horiek burua ditugu jada. Aspalditik atera nahi izan dugun beste produktu bat.
%100 kalitate goreneko kotoi organikoa. Gure betiko partxe brodatua. Oinarrizkoa, baina funtsezkoa.
BONUS TRACK
Hainbat produktu geratu dira bidean, beste batzuk atzeratu dira (Dotore ez da zientzia zehatza). Horregatik, ezin dugu ziurtatu zer gehiago etorriko den, baina gabonetarako opari aproposa izango duzuela ziurtatzen dizuegu.
Cookie preferences
