ABNER LLOVERAS: ELKARRIZKETA

person Idazlea: Mr. Dotore list In: Elkarrizketak On: comment Iradokizuna: 0 favorite Jo: 144
ABNER LLOVERAS: ELKARRIZKETA
  • Arte Martzial Mistoen maitaleentzako Abner LLoveras aurkezpenik behar ez duen gizon bat dugu. Noiz eta nola piztu zitzaizun kirol honekiko interesa?

Kaixo, bon dia companys! Bada, 17 urte nituela piztu zitzaidan interesa futbolean jokatzen pasa nuen haurtzaro baten ondoren. Ezagun asko Bartzelonako Esport Rogent edo Esparta bezalako gimnasioan Kick Boxinga entrenatzen hasi ziren. Hortik aurrera K1 eta UFC borrokak ikusteaz zaletu nintzen.

Nire auzoan, Besos Marren, gimnasio batera apuntatu nintzen eta bertan astean bi edo hiru egunetan hasi nintzen entrenatzen. Pesak egiten ere hasi nintzen, baina momentuan ez zen ezer serioa. 20 urte nituela Londresera joan nintzen bizitzera, hura izan zen nire lehenengo lehiaketaren agerlekua. Oinarri guztiak atzean utzi eta MMA borroka oso gogorra egin nuen. Nahiz eta ez irabazi, guda bat izan zen eta egun horretatik aurrera ikusi nuen kirol hauenganako neukan pasioa.

  • Guztiok dakigun moduan, MMA borrokalari batek beti izaten ditu arte martzial ezberdinen oinarriak. Zerk erakartzen du  kirolari bat diziplina gogor honetara pasatzeko ?

MMAetara pasatzea une horietan eman zen, Brazilian Jiujitsuren gorakadarekin zerikusirik izan zuela suposatzen dut, nire kasuan behintzat. Kick Boxingaz gain, “lucha” egin nuen Baro de Viverreko Minan, horregatik zutik zein lurrean (nahiz eta gehiegi ez jakin) borroka egiten nekien. Uste dut hasiera batean gogoak izan zirela jarraitzera bultzatu nindutenak beste edozein gauza baino gehiago.

Abner Loveras en el gimnasio.

Abner Lloveras gimnasioan.

  • Zergatik deitzen dizute The Skullman?

Skullman deitzen didate pisua jaisten dudanean aurpegiko hezurrak asko nabarmentzen zaizkidalako burezur baten antza izan arte karkar. Ezizena Esport Rogenteko lagun batek jarri zidan, zoritxarrez taberna bateko borroka batean ia-ia hilik atera zen 7 labankada jaso ondoren, hala ere gudari bat da eta %100 osatu zen.

  • 2015ean UFCko eskularruak jartzeko plazerra izan zenuen. The Ultimate Fighter reality showean parte hartu zenuen, Mcgregor taldearen kide izan zinen. Zer azpimarratu zenezake zure partaidetzaz? Nola da Connor fokoen atzean?

Egia da Connor guztiz zoratuta dagoela baina gero bere taldearengatik eta jendearengatik dena ematen duen pertsona bat da.

TUFi buruz ez nuke jakingo zer esan. Sentsazio ugari izan ziren, 5 hilabete egon nintzen dieta zorrotza egiten UFC The Finalearen aurretik, bitartean eta ondoren, horregatik ezin izan nuen hainbeste gozatu. 3 pisu aldaketa izan ziren jarraian eta laugarrena heltzean apur bat eskas ikusi nuen nire burua, ondorioak izan zituen nigan eta ez zen zerbait erraza izan. Hala ere bizitakoa balioesten dut, dudarik gabe mundu mailako telebistako UFCren Reality batean parte hartzea esperientzia izugarria izan zen. Bestalde, Las Vegaseko UFC ekitaldia oso ondo egon zen.

Abner Lloveras junto a Connor Mcgregor. The Ultimate Fighter, 2015.

Abner Lloveras Connor Mcgregorren aldamenean. The Ultimate Fighter, 2015.

  • Bellatorren 36 urterekin egin duzu debuta, munduari erakutsi diozu hau gogoek eta prestaketak baldintzatzen dutela soilik eta adina zenbaki bat besterik ez dela frogatu duzu. Zein desafio dituzu gaur egun?

Bai, hala da. Bellatorren 36 urterekin borrokatzearen zortea izan nuen, Newcastleko ekitaldi ikusgarri batean gainera. Zerbait ikaragarria izan zen, hamar mila bat pertsona bildu ziren bertan eta abesten zuten bitartean atmosfera bikaina bilakatu zen, oso polita. Hala eta guztiz ere, borroka ez zen onena izan, lehenengo roundean eskua apurtu nuen eta amaierara arte borrokatzen jarraitu nuen. Beraz bai, gogoak baino zerbait gehiago jarri behar izan nuen eta azkenean erabakiagatik galdu nuen. Honek ondorioak izan zituen, bi operazio jasan behar izan ditut, baina tira, borrokatzen duzunean gertatu daitekeen zerbait da.

Lloveras vs Wallhead. Evento de Bellator en Newcastle.

Lloveras vs Wallhead. Bellatorren ekitaldia Newcastleen.

  • Arreta deitu zigun kataluniako bandera zure lehiaketa horretako kartelean ikusteak. “kaka” eman behar izan zenien horretarako edo ulerkorrak izan ziren?

Kataluniako banderagatik ez zidaten ezer esan egia esan, nik berarekin agertu nahi nuela esan nien eta senyera edo estelada aukeratzeko esan zidaten. Senyera aukeratu nuen, baina ez dakit, baliteke hurrengoan esteladarekin irtetea. UFCn ere senyera eskatu nuen baina azkenean ezin izan zen heldu arazo ezberdinengatik.

  • Zein izan da zure ibilbideko momenturik hoberena? Eta latzena?

Uste dut nire momenturik hoberena TUFen eta UFCn parte hartu nuenekoa izan zela, gainera momentu horretan nire alaba jaio zen, imaginatu dezakezue.

Une txarrenari dagokionez, ez dakit. Momentu asko oso gogorrak izan dira, adibidez MMA borrokatzeko Estatu Batuetara egin nuen bidaia. Bakarrik izan nintzen bertan eta Noverren aurkaria izan nintzen, UFC lehiakide ohia zena. Bestalde, Estatu Batuetan ere CES mundialean parte hartu nuen, 5 round ikaragarri gogorrak jasan nituen eta irabazle ateratzea merezi izan nuen, galtzaile atera nintzen puntuazioetan, zerbait sinesgaitza, momentu oso gogorra izan zen dudarik gabe. M1 Global mundialeko parte-hartzeak ere zapore gazi-gozoa izan zuen, dena izan zen nahiko zaila; bidaiak, prestaketa… Hala ere, inongo dudarik gabe, esperientzia guzti hauek gogorrago egin naute.

Cartel de una pelea de Abner Lloveras en Italia.

Abner Lloverasen kartela Italiako ekitaldi batean.

  • Nola da Abner LLoveras ringetik kanpo?

Ringetik kanpo oso pertsona lasaia naizela uste dut. Nire entrenamenduak egiten ditut eta klaseak ematen ditut. Nola ez, nire alabarekin denbora asko pasatzen saiatzen naiz, izan ere oso azkar hazten ari da eta gozatu behar den zerbait da. Bere jendearekin egoten den horietarikoa naiz, beti ondo inguratuta egotea gustatzen zait, normala den zerbait!

  • Zein da entrenatzeko zein beste edozein momenturako gustatzen zaizun musika mota?

Musika… mota guztietako musika gustatzen zait, baina edozein genero edo hizkuntzatan. Gitarra jotzea oso gustuko dut eta runba eta flamenko asko entzuten dut, baita rap eta oi! musika ere, honetaz aparte askoz gehiago.

  • Hooligan Fight Club kamiseta soinean ikusi dizugu, gure lagunak diren Izquierda Casual eta Randa Offensiven kolaborazioa dena. Estetika zerbait garrantzitsua da zuretzat edo borrokalari asko bezala txandalzalea zara?

Bada, ni oraindik txarragoa naiz…karkarkar. Ahal izanez gero txandal eta zapatilak eramango nituzke neguan ere, baina Gol Tvn lan egiten dudala kontuan hartuta ezinezkoa da. Arropa onak eta dotoreak erabiltzea gomendatzen da eta horregatik apaintzen saiatzen naiz traje eta alkondarekin.

Egia da, Izquierda Casualen kamiseta hori bikaina da.

Abner Lloveras junto al resto del equipo de Gol TV.

Abner Lloveras Gol TVko lankideekin batera.

  • Gure irakurleetako gehienak casual pentsamenduaren maitale dira eta harmailetako munduarekin erlazio estua daukate. Futbolzalea zara edo mundu hau guztiz ezezaguna da zuretzat?

Nik futbolean jokatu dut bizitza osoan eta jarraitu izan dudan kirol bat da, hala ere harmailetako mundua duela gutxi ezagutzen hasi nintzen, Sant Andreuko lagunekin hasi nintzen joaten.

Arreta pizten didan zerbait da!

  • Zure kontzientzia politikoa miresten dugu, baita publikoki adierazi dituzun zure balioak ere. Adierazitako gauza hauek inoiz arazorik eman dizute maila profesionalean?

Kataluniari edo autodeterminazio eskubideari babesa emateak ez dit inolako arazorik sortu. Soilik sare sozialetako mezuren batek eman dit arazoren bat, baina orokorrean asko lagundu dit eta gimnasio askotan gehiago mirestu naute, baita lanean ere. Honekin batera, arrazakeriari, LGTB-fobiari, matxismoari eta faxismoari haginak erakutsi dizkiet. Balio hauek jende gehienak partekatzen ditu, beraz ez dago zer ezkutaturik.

  • We Are Dotoretik esker anitz ematen dizkizugu elkarrizketa egitera animatzeagatik. Zure ibilbideari begira ahalik eta arrakasta handiena opa dizugu eta legitimotzat hartzen ditugun kausa guzti horiek aldarrikatzen jarraitzea espero dugu. Hemendik aurrera nahi duzuna adierazteko askatasun osoa daukazu.

Agur bat bidali nahi diet blog izugarri honetako irakurle guztiei. Eskerrak eman elkarrizketagatik eta kirol onenekin gozatzen jarraitu, futbola eta borroka!

Abner Lloveras en Italia

Lloveras egurra ematen.

Iradokizunak

Ez daude iradokeizunak

Idatzi

Igandea Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala Larunbata Urtarrila Otsaila Martxoa Apirila Maiatza Ekaina Uztaila Abuztua Iraila Urria Azaroa Abendua