FEAR AND LOATHING IN TENERIFE
Egia esan, lerro hauek egazkina hartu baino lehen idatzi nituen, oraindik ez nekien zer itxarongo gintuen Kanariar Uharteetan. Motibazioa ez zait falta honi buruz idazteko, izan ere, inoiz ez dizuegu guri buruz hitz egin, Dotore osatzen dugun jendeari buruz, Araba eta Gipuzkoako herri ezberdinetako 3 lagun, lanpetutako jende arrunta, apur bat lianteak. Azken boladan, egunerokotasunaren esklabu garen honetan, ez dugu denborarik aisialdian elkarrekin egoteko, lehen sarritan elkartzen ginen bazkaltzeko, futbolera joateko edo parranda-gaupasa bat egiteko. Baina gauzak aldatzen doaz, gure gazteria alde batera uzten ari gara eta nabari da (nahiz eta oraindik heldugabekeri asko egiten ditugun).
LURRERATU AHAL DUZUN MODUAN
Garaiz heldu ginen Loiuko airoportura eta denborarik galdu gabe lehenengo garagardoa eskatu genuen, eta badakizue zer datorren lehenegoaren ondoren, bigarrena, hirugarrena, laugarrena…erdi mozkor jeitsi ginen hegazkinetik, baina solasaldi polita izan genuen bidaian zehar. Behin Tenerifen, kotxe alokairu konpainiarekin eztabaida izan ondoren irlaren helgoalderuntz habiatu ginen. 4 egunetan zehar Bradforreko giri madarikatu batzuetan bihurtuko ginen.

Hotelera heltzean buffeta itxita zegoen jada, baina Hershamek ondo ezagutzen zuen gure ostatua eta igerilekuko hanburgesa eta perritoen bila joan ginen. Deskantsu apur bat hartu ondoren gaueko plana argi eta garbi zegoen, eta ez geneukan atzera martxa egiterkik. Hoops Tabernan geratu ginen kasualitatez bertan ere zeuden lagun nafartar batzuekin. Tenerifeko helgoaldera bazoazte, dudarik gabe bisita egin behar duzue, Celtic Glasgow zaleen puba da, zoritxarrez ezin izan dugu partidu bat bertan bizi, giro aparta bizi omen baita. Argazki batzuk uzten dizkizuegu hemendik.




Garagardoz garagardo gaua alaitzen hasi zen eta kaosa hasi baino lehen taxi batzuk hartu eta Las Veronicas gunera hurbildu ginen, bai, girien arteko liskar erraldoi horiek bideotan ikusi dituzuen gunea.

Papagayora sartzea zen plana, eta halaxe egin genuen, taldeka joan ginen sartzen eta nahiz eta ez izan oso regetoizaleak, dantza ederrak egin genituen. Hala eta guztiz ere baten bat scape room batean egongo balitz bezala desagertu zen, bakarkako ibilbidea egitea aukeratu zuen. Gaua zauritu eta arazorik gabe amaitu zen. Ez zen txarra izan lehena izateko. Tyson eta Jake Paulen arteko borroka ikustea izan zen gaueko dramatikoena.
Larunbatean, gure bizitzekin probetxuzko ezer egin gabe jarraitu genuen (ez genuen behar), eta, botata eta sabela betetzen pasa genuen egun osoa. Nik ezetz esan nuen, ez nintzela aterako, gizajoa. Ingelesen ordutegia barneratuta geneukan. Zortzietarako afalduta geunden eta Las Americasera joan ginen paseo bat egiten. Dendei erreparatu genien, baina urrutitik bakarrik, ez baitzen arropan dirua xahutzeko unea. Begiratu bat bota genuen Rene Jr-en, besteak beste C.P. Company edo Clarks dituen boutique batean. Lehen Stone Island zuten, baina badakizue, Monclerrek marka erosi zuenetik, zorrotzagoak jarri dira banatzaileekin, eta denda askok katalogotik atera behar izan dute marka ospetsua.


Azkenik, pub irlandar bat aurkitu genuen, non gazteenak berrogeita hamar urte ingurukoak ziren. Denek edaten zuten arduratu gabe, beren oporrak inoiz amaituko ez balira bezala. Gogoan dut han zeudenen sabelek atentzioa piztu zidatela, orain giriak bihurtu ginela... hori al zen gure etorkizuna?
THE DUBLINER, GAU DOTOREA
Frikiak dei gaitzakezue, baina pub honetan bizi izandako esperientzia kontatzea merezi du. Mexiko kalean dago, Las Americasetan, musikazale eta garagardozaleek nahitaez bisitatu beharreko lekua. Hirurok bat gatoz aurkikuntza handiena izan zela, pubei dagokionez behintzat.
Terraza handi bat du, non zuzeneko musikaz gozatu dezakezu gaueko hamabiak arte, pubak gal zaitezkeen bi pisu ditu, 3 barra, dantza-pistak, eszenatokiak...


Zuzenean barrararuntz joanginen. Giroak Guinessa eskatzen zuen eta lehenengoak eskatu genituen. Terrazan mahai bila genbiltzala, ezin genuen alde batera utzi ondo jantzitako giri horiek, Stone edo Fred Perry zeramaten soinean baita begirada lizunen bat edo beste. Nahiz eta, egia esan, denek bakean edaten zuten eta abestiak beraiek bakarrik dakiten bezala abesten zituzten. Pinten eta baby Guinnessen artean, gure gustukoenetako batzuk jo zituzten, Don 't Look Back In Anger bat espero genuen, puba hankaz gora jarriko zuena, baina ez zen iristen. Kontzertua amaitu zen eta beheko aldea ikuskatzeko momentua heldu zen. Gure harridurarako, zuzeneko musika gehiago zegoen, eta oraingoan bai, jendetza Oasisen Champagne Supernova abesten. Une horretan bertan geratuko nintzateke bizitza osoa; giria izatea ez dago hain gaizki.
Bazirudien pozik geundela The Gaelic Corner-en egin genuen egonaldiarekin, eta beste gau batez itzuli ginen Las Veronicasera. Han egon ginenok badakigu zer gertatu zen (ez zen hain zirraragarria izan egia esateko).
ZURRUNGAK INFERNUAN
Konturatu nintzenerako, biak zurrungaka ari ziren eta argiak gortinak zeharkatzen zituen. Ez zen lo lasai egiteko lekurik aproposena, eta, horregatik, buelta bat eman eta igerilekuan bainua hartzea erabaki nuen. Geroago eroriko zen.
Bidaiaren erdialdera iritsiak ginen jada, eta artean ez genuen baliozko ezer egin (guri bost). Beraz, ohera itzuli aurretik egin genuen gauza bakarra paseo bat ematea eta minigolfean jolastea izan zen. Hurrengo egunean bertako lagun batekin geratu ginen. Partidu bateko atariko batean ezagutu omen nuen, baina dena delakoagatik ez genuen hitz egin; egia esan, inork ez zuen hitz egiten egun hartan...

Jainkoak agintzen duen bezala gosaldu genuen, bidaia osoan zehar eramaten ari ginen dieta orekatua alde batera ez uzteko, eta martxan jarri ginen. Argazki saio bat genuen Los Gigantes labarretan (esan dezatela ez genuela ezer ikusi bidaia honetan). Itsaslabarraren oinetan 3 kokapen desberdin genituen buruan. Eguna gurekin zen, modeloak ezin hobeak ziren eta gure kamera inspiratuta zegoen. Island Collection honen emaitza zuek ikus dezakezue.
.jpg)
Neka-neka eginda, uhartea bisitatu ondoren eta lan goiz bizi baten ondoren, bainu bat hartu genuen Tenerifeko hegoaldean geratzen ez diren hondartza horietako batean, gu bezalako jendetzarengandik urrun. Izan ere, uharteko turismo masiboak hainbat eta hainbat hotel eta eta apartamentu altxatzea eragiten ari da. Beti bertan egon zirenei dagokien lurra suntsitzen ari dira.
Bidaia amaitzen ari zen; penaz eta nostalgiaz agur esan genion uharteari, Hoopsen azkenak hartuz, baina oraingoan ustekaberik gabe eta pertsona arduratsu gisa. Egun biziak izan ziren, baina pozik geratu ginen; denbora izan genuen deskonektatzeko, gozatzeko eta lan egiteko, baina garrantzitsuena bizitako uneak eta barreak izan ziren; hori inork ezingo digu kendu.


Inoiz baino gogotsuago itzuli gara; orain datorkigun bost axola digu, prest gaude urte honi amaiera bikaina emateko.
WE ARE || DOTORE

Iradokizunak
Ez daude iradokeizunak
Idatzi