PETER DOHERTY. DENOK IMITATU NAHI IZAN GENUEN ZORIGAITZ ERROMANTIKO HORI.

person Idazlea: Mr. Parkas list In: Artikuluak On: comment Iradokizuna: 0 favorite Jo: 2165
PETER DOHERTY. DENOK IMITATU NAHI IZAN GENUEN ZORIGAITZ ERROMANTIKO HORI.

"- Egin dezakegun bakarra berriro hastea da.

- Egia esan, ez zait zaila iruditzen.

- Zailena hastea da... "

Godoten zain - Samuel Becket.

2009. urtea zen, eta ostiral gau askotan bezala, aitak eta biok musika entzuten genuen
iPod batean, etxeko egongelako bozgorailu batzuetara konektatua. Musika asko genuen, eta
Erresuma Batuko underground eszena berria oso ezaguna zen guretzako.

Aste batzuk lehenago This Is England ikusi genuen, eta, pelikula harengatik pozez zoratzen, nire aitarentzat Rudeboy horiek Peter Dohertyren antza zutela bururatuko zitzaion, eta esan zidan:

- Begira! Hau Peter Doherty da. Kate Mossen mutil lagun izandakoa.

Ipod arkaikoaren erruleta jiratu eta Dont look back into the sun hasi zen. Beatlesez mozorrotutako tipo batzuk The Jamen erritmoak eta The Clashen basakeria elkartzen zituzten. Hori zen
punkaren maitale batek behar zuen guztia: fatalismoa berriro modan zegoela ikustea.

Felpazko kapela bat erosi eta aspertu arte erabili nuen, Peterren antza izateko bakarrik.
Nire lehen hurbilketa izan zen moda ingelesera. Eta nolako hurbiltzea gainera! Amerikanak, gorbatak eta alkandora zuriak, mozorro ezin hobea 15 urteko haur galiziar batentzat.

Nire bizitza pelikula bat izango balitz, Peter Doherty izango litzateke nire leitmotivetako bat. Nire bizitzako etapa guztietan egon da nirekin. Duela gutxi berriro gurutzatu da nire bidean, eta
orain bere obra beste era batera ikusten dut. Ñabarduraz, erreferentziaz eta erromantizismoz beteriko obra hain zuzen ere; baina, horrekin batera, inoiz izan nahi ez nuen guztia ikusten dut haren pertsonaian. Edo agian bai?

Duela hilabate batzuk argitaratu zituen bere memoriak: Peter Doherty, etorkizun handiko mutila. Bertan kontatzen du Peter familia militar batean jaio zela: aita ingelesa eta errusiar jatorriko ama izan zituen, eleberri naturalista baten estilorik garbienean.

Hala ere, 80ko hamarkadako militar baten bizitza ez zen inoiz harentzat izan. 16 urterekin, bere amonarekin Londresera bizitzera joatea erabaki zuen. Bazirudien azkenean Peterrek bere lekua aurkitu zuela. Bikaina ikasketetan, metodikoa bere obran (hainbat poesia lehiaketa irabazi baitzituen), Peterrek etorkizun oparoa izango zuen. Ala ez?

Idazkerakin zuen interesa bateratzeko, lan bat bilatu zuen, bere neurrira egina. Londreseko iparraldean kokatuta zegoen Willesdeneko hilerriko lurperatzaile bihurtu zen. Hilobi eta hilobi artean, Peterrek Sartre, Beckett, Joyce, Keats, Lord Byron, Orwell, Bukowski... irakurtzen zituen.

Horrek interes unibertsitarioa piztu zion. 1996an Londresko Unibertsitatean sartu zen Ingeles Filologia ikasteko asmoarekin. Ez zen ondo joan: ikasketak utzi zituen lehen urtean, izan ere,  horren ordez, ideia hobeagoa iruditu zitzaion bizitza bohemioarekin hastea. Hala, Carl Barâten, bere ahizparen lagunik onenaren, pisura joan zen bizitzera, eta urte batzuk geroago The Libertines sortu zuen berarekin batera.



Peterren etxean musikari bat bera ere ez bazegoen ere, musika kultura handia zegoen lau horma horien artean. Bere ama Motownen eta Stevie Wonderren zale sutsua zen; aita, ordea, pixka bat kañeroagoa zen: The Kinks, Small Faces... Eta 90eko hamarkadan gazte orok bezala, Peterrek Britpopera jo zuen. Etengabe erosten zuen NME (New Music Express) eta portada ikoniko hartan irtetea amesten zuen. Bitan lortuko zuen aurrerago.

Carl Barât eta Peterren arteko harremana Samuel Becketen obra baten parekoa da. Elkarrekin eraiki zuten The Albionen,  historialari askok Ingalaterra arkaikoari deitzen dioten moduaren,  ikuspegi erromantiko eta mitiko bat. Kosmobisio artistiko eta topiko nazionalistez beteriko honetan, The Albion itsasontzia izango litzateke, pertsonaia dickensiarrez eta klase baxuko estraperlistaz betea. Azken finean, bi pertsonaia hauentzat Ingalaterra pirataz eta artista frustratuz betetako itsasontzi handi bat zen. Zer egokia!

Peter Doherty junto a Carl Barât



Musika, poesia, droga eta ikuspegi mistikoen koktel horrekin guztiarekin, ez zen harritzekoa izan
The Libertines taldeak atera zuen lehen albuma, Up the Bracket! Albion Zitaleko lan arrakastatsuenetariko bat bihurtu izana.

Askok aparteko album bezala katalogatu zuten, britpoparen eta desengainuaren nahasketa bikaina, ingeles poesia eta etengabe gainbeheran doan nazionalismoaren arteko fusioa.

Peterren eta Carlen mikrofonoa partekatzeko modu posesibo eta ia erromantikoak euren ustezko homosexualitateari buruzko titularrez bete zituzten Ingalaterrako tabloide nagusiak.

2003an, Carlek Peter taldetik botatzea erabaki zuen The Libertines bere gorenean zegoen unean.  Arrazoia? Opiazeoen kontsumo indiskriminatua eta euren arteko erlazio indibidualista eta toxikoa. Hala, Peterren poesiaren arima taldetik kanpo utzi zuten.

The Libertinesek Japonian bira egiten duen bitartean izan zuen Peterrek bere ordezkoaren berri. Harropuzkeria britainiar handia erakutsiz Carlen etxean sartu zen, Mayfair auzoan, eta gitarra zahar bat eta NMEren sari bat ostu zuen.



Epaiaren ondoren, Peter lehenengo eta azkeneko aldiz kartzelan sartu zuten. Bi hilabete luze drogazale batentzat, zeintzuetan aprobetxatu zuen Carl adiskidearekin gutun bidez adiskidetzeko.

Dena amaitu zen egunean, pertsona bakarra zegoen Peterren zain espetxeko atean: Carl adiskidea. A zer eszena! Tudorren arrosa baino ingelesagoa.

Puntu honetara helduta, esan beharra dago ez bakarrik nire aitak, baita tabloide horiek guztiek ere gogoratuko dutela Peter “Kate Moss galbidera eta drogetara eraman zuen gizona” bezala. Dena den, hemen ez dugu horren apologia egingo, horretarako baitago The Sun.

Horiek baino askoz pasadizo hobeak, dibertigarriagoak eta okerrago gogoratuak ditu Peter Dohertyk. Adibidez, behin Rolling Stones "ezkontzetarako abestiak jotzen dituen zahar-talde" deitzea erabaki zuen eguna. Edo futbol partida bat galdu eta garaikurraren barruan pixa egitea erabaki zuen egunean, The Denen, hain zuzen ere, Milwallen estadioan.

Peterrek futbolaren munduarekin duen harremana latza da. The Libertines taldearekin estadioetako harmailetan bizi garen izakioi eskainitako ereserki pare bat idatzi zuen. What a waster da eta izango da gure bildumetan falta ezin den abesti horietako bat.  Gainera, The Libertinesekin ere, Hooligans on E idatzi zuen, abestien abestia, 1994. urtean, bere aitarekin batera, Milwallen estadioan FA Cup-eko partidu batean bizi izandako indarkerian inspiratutako oda txiki bat.



Azken batean, ingeles batek bere baitan ezkutatzen duen guztia da Peter, izaki poetiko eta malenkoniatsua, Londresen udazkeneko arratsalde bat bezala, baina bertute baino bizio gehiagorekin. Askok eta askok geure buruari galdetzen diogu nola iraun dezakeen bizirik.

Peter da denok  goizeko 5etan edonon hiriko diskoteka batean izan nahi dugunaren irudi bizia, baina goizean jaikitzen zarenean izan nahi ez dugun guztia ere bada. Izaki menderakaitza, baina, aldi berean, biziki gustatzen zaizun aura poetiko batez inguratua.

Etorkizun handiko mutil hau Alemanian bizi da orain. Erabat desintoxikatuta, bere bizitza modu egokian bizi du lasai, askoz kilo gehiagorekin, baina drogaz eta gehiegikeriaz betetako motxila hura gabe.

Gainera, proiektu askotan murgilduta dago. Berlingo underground galerietan ikusgai dauden bere obra artistikoen artean, The Libertineseko mutilekin berriz adiskidetzea ere ikus daiteke.

The Libertinsek berriz ere portadetara itzuli da diska berriaren aurrerapenari esker, Run Run Run singlea. Soinu britainiarrez beterikoa, bi minututan sintetizaturiko poesia lan osatua. The Jam gogora ekartzen duen obra. Entzulea bere iragana baino azkarrago korrika egitera animatzen duen pieza.



Azken ahapaldian honako hau entzun dezakegu: "Amesgaizto baten ajea da, gau bateko elkartzea".  Peter bezalakoak zergatik izan nahi genuen definizio perfektua, baina ezin izan genuen.


Don 't forget the Riots.
Mr. Parkas.

Iradokizunak

Ez daude iradokeizunak

Idatzi

Igandea Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala Larunbata Urtarrila Otsaila Martxoa Apirila Maiatza Ekaina Uztaila Abuztua Iraila Urria Azaroa Abendua