GODLIKE EASO (EURIPEKO MODA DONOSTIAN)

person Idazlea: A. Caine list In: Artikuluak On: comment Iradokizuna: 0 favorite Jo: 1045
GODLIKE EASO (EURIPEKO MODA DONOSTIAN)

Diseinu bat, sinplea izan arren, errekonozimendua jasotzen duenean eta indibiduorako zein kolektiborako nortasun gisa balio duenean, minimalismoa intentzioen adierazpen forma hartzen du. Izan ere, casualismoa ez da inoiz ezberdintasunaren, kalitatearen edo gustuaren aukeraketa ziurra izango; hala ere, jantzi eta multzoen aukeraketa egokiek, denboraren joatean hilezkor mantenduko dira.

Gaur, WE ARE DOTOREn, Gipuzkoako hiriburuko marka eta negozioak sailkatuko ditugu, Easoaldean urteak eman dituen ehungintza aukeraketari bere errekonozimendua emateko intentzioarekin.

90eko hamarkada zen, eta bazirudien mundu berri batek katastrofismo nuklearra eta azken sobietar diplomaziak bereganatzen zituela; Erresuma Batuan, revival berri bat sendotzen ari zen pop kultura britainiarrarengatik, eta Ray Davies, Paul Weller, Bernard Sumner edo Johnny Marr bezalako profilek zubiak eraikitzen zituzten vintage -a eta garaiko tendentziak lotzeko.

Donostiatik gertu, Batela edo Loreak Mendian bezalako markak sortuko ziren, 80. hamarkadako flower-power-aren kulturari erantzuteko asmoz, era horretan, behar modernistak txamar eta txubaskeroen forman asetuz.

Garai hartako kirol-enpresei (Karhu, Astore, Lotto, Kappa) uko egite hura, bakarrik azpimarratuko zuten nortasunaren bilaketa hori janzten jakitearen, egoten jakitearen eta garaikide izatearen maitasuna adieraziz.

Izan ere, milurtekoaren hasierarako, art eta pop-aren arteko bereizketa nabari izan zen Euskal Herria, non Callate La Boca edo Kukuxumusu bezalako frankiziek arrunkeria estetikoa modan jarriko zuten, euskal streetwear korronte berriak ustiatzeko merkatu-hobi bat utziz.

Hurrengo sailkapenean, tokiko markak irizpide kronologiko baten arabera lehenestea erabaki dugu, eta nazioartekoak, berriz, Donostiako saltokietan sortu den berritasunaren arabera.

LOKALAK

Inguruko markak, baliabiderik ez izan arren gure herriaren ikur izateko lan egiten dutenak.

Batela Arropa - 1991

Blurren “Leisure” diskaren doinuan eta joera transatlantikoetatik hurbil, Batela 1991an sortu zen, itsas gaiak lantzen zituzten jantzi praktikoak egiteko, eta hortarako bandera-hizkuntzaz osatutako etiketaz baliatzen zirenak. Marka hau estetika modernoa erabili arren, oso lotuta dago euskal kostaldeko folkloreari.

 

Loreak Mendian - 1995

Bere izenaren sinpletasunak, bere kamiseta eta jertseetan lore handi bat jantzi zuen donostiar belaunaldi oso bat liluratu zuen; bai horixe, Loreak Mendian-i buruz hitz egiten ari gara. Gallagher anaiak “(What’s The Story) Morning Glory?” diskatzarrarekin kontsakratu zirenean, enpresa hau euskal merkatuan barruratu zen, ordura arte ikusi ez zen estilo ikoniko baten alde egiteko gogoz.

 

Tantä Rainwear - 2018

10. hamarkadaren amaieran, “hypebeast mutila” gazteen prototipoa izanda, Birgitte Jorgensen danimarkarrak Tantä Rainwear marka atera zuen, Batelaren linea komertzial gisa. Batelaren azken produktuetan ez bezala, marka berri hau Rains bezalako jantzien estiloak inspiratu zuten, Donostiako prezipitazioei egokitzen zitzaien mozketa britainiarrago bat egokituz.

NAZIOARTEKOAK

Hain ezagunak ez diren markak, gure herriaren estetikan eragiten dutenak, alternatibotasunaren fenomeno gisa.

Rains

Denmark rules, OK! Euriari aurre egiteko luzera duten txubaskeroen gama lehenetsi arren, kultura militarreko anoraketan eta smok-etan espezializatutako gama bat daukate, moda casual-ean Hawkwood Mercantile bezalako marketan inspiratuta.

Rainkiss

AmsterDAMN! Euritako pontxo handiak, japoniar streetwear-aren ukitu estetikoa dutenak.

Maium

Azkenekoa, Herbereetako hiriburukoa ere. Rains edo Tantä bezalako material berdintsuaz eginda egon arren, marka hauen txubaskeroek kremaiera bat dute bizikletari egokitzeko.

Iradokizunak

Ez daude iradokeizunak

Idatzi

Igandea Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala Larunbata Urtarrila Otsaila Martxoa Apirila Maiatza Ekaina Uztaila Abuztua Iraila Urria Azaroa Abendua