ALCALÁ NORTE: ELKARRIZKETA

person Idazlea: Mr. Dotore list In: Elkarrizketak On: comment Iradokizuna: 0 favorite Jo: 1206
ALCALÁ NORTE: ELKARRIZKETA

1.- Taldekideei erreparatzen badiegu, bakoitza leku batetik datorrela esan genezake. Zer izan da proiektu hau sortzeko elkartu zaituzten hori?
Taldearen sortzaileok antzeko jatorri sozioekonomikoa dugu. Betidanik bizilagunak izan gara, bata bestearen ondoan zeuden ikastetxeetara joaten ginen. Gainerako kideek bat egin zuten taldearen jarraitzaile sutsu bihurtu ostean. Batzen gaituena, beraz, Alcalá Norterekiko maitasuna da.
2.- Zein da zuen ibilbidea, beste talde batzuen parte izan zarete?
Ni (kantaria) ez. Baina ia beste guztiak beste proiektu batzuetan ibili dira. Alcalá Norte, Guarrerias Preciados (Barbosaren lehen banda), desegin ondoren jaio zen. Haiekin zazpi urtez entseatu zuen, baina kontzertu bakarra eman zuten.
3.- Azkenaldian asko entzun dugu zuen lehen lan osoa, ez bakarrik La vida Cañon. Talde ezberdinak etortzen zaizkigu burura, zuen soinuak The Cure bezalako post-punkaren klasiko horiek gogorarazten dizkigu. Zeintzuk dira zuen erreferenteak?
The Cure da gure hastapenetan kontzienteki gehien imitatu nahi izan dugun taldea, horri erreparatu diogu gehienbat. Gainerako erreferentziak entzule garen aldetik datozkigu, eta oharkabean sartzen ditugu gure obran.


4.- Banda horietako asko funtsezkoak dira 80ko hamarkadako Working Class Britainiarreko futbolzale bortitzenentzako. Gu ere, harmailen mundutik gatozenok, liluratu egin gaituzue. Esango zenukete, New Order, The Smiths edo Stone Roses bezalako taldeak bezala, mundu honetan zuen tokia izan dezakezuela?
Pozten nau zale britainiarrek 80ko eta 90ko hamarkadetan gustu musikal berezi hori izateak, eta 40 urte geroago banda eta erabiltzen zituzten jantzi horiek guztiek elkartzen jarraitzea futbolaz eta rock-and-rollaz munduko edozein tokitatik gozatzen duenarentzat. New Order edo The Stone Roses izan ditut lagun gaztetan. Gainera, beti izan naiz futbolzalea. Normala da, beraz, musika egiten dudan honetan, gustu horiek partekatzen dituenarentzat erraza izatea nire obran horien guztien erreferentziak aurkitzea.
5.- Nolakoa esango zenukete dela Alcalá Norteren zalea?

Alcalá Norteren fan arketipikoa ez da pertsona bat, familia bat baizik. Berrogei eta hirurogei urte bitarteko gurasoak, eurek diseinatutako kamisetarekin eta mezu pertsonalizatu batekin. Haurrak, zortzi edo hamar urtekoak, edo nerabeak, lehenengo musika taldea osatu berri duten horietakoak. Alcalá Nortek balio du familia horiek garai bera ospa dezaten, delirio freudiarrak atzean utzita. Gainera, hogeita hamar urteko publikoa ere erakartzen dugu, gure belaunaldikoa, gure antz handia duena: milurtekoaren hasierako klase ertaina, higiezinen aferaren araberako zoria duena, nagusiki.
6.- Purple Weekendeko 2024rako kartelaren parte zarete; irakurleren batek gogoratuko du handik ibili gineneko kronika hura. Estatuko jaialdirik garrantzitsuenetako bat modentzat. Zer dauka Alcalá Nortek horren egokia izateko hemen edo BBK Liven?
Ni 80ko hamarkadako mod baten semea naiz, eta nerabe nintzenean modak bezala jazten nintzen kalera irteteko. Parka, poloak, alkandorak…John Smedley bat ere baneukan, pentsa! Arropa ona zenez, ia prenda guztiek nire armairuan jarraitzen dute gaur egun. Garai hartatik soularekiko eta reggaearekiko errespetu sakona garatu nuen, eta horrek musika elektronikoaren, kluben eta DJ kulturaren frikia izatea erraztu zidan. Gaur egun ez daramat parkarik, baina 80tako arropak erabiltzen ditut, Adidas zapatillak bezala. Stone Roses-ak aitak utzitako ondarea eta nire interesak elkartzen diren gunea dira, Britainia Handiari dagokionez. Eroso sentitzen naiz Purple Weekend-en jotzen, batez ere Alcalá Norteren kontzertuen ezaugarri den belaunaldien arteko elementuari, elementu familiarrari, arreta eskainiz. Nire aitaren asko dago nire agerpen eszenikoan eta nire obran. Iaz Carnaby Streetera joan nintzen, Londresera, eta tristuraz egiaztatu nuen jada ez dagoela mod parafernaliarik, ezta nostalgia horretan espezializatutako dendarik ere. Harritu egin ninduen, ez baitut ulertzen zergatik jarraitzen zuen bizirik 2013an, lehen motordun parkak jaio eta 50 urtera, eta bat-batean hil egin da.


BBKri dagokionez: hor pisua hartzen du komunikabideetan dugun presentziak eta horrelako jaialdi baten bezero potentzialen artean piztu dugun interesak. BBK eta Primavera Sound azkar ibili ziren eta gurekin kontatu zuten oraindik pixoihalak generabiltzanean. Nahiz eta jaialdi izugarriak izan eta kezka nagusia izen handiak ekartzea izan, beren entzuleei erakutsi zieten ikusmira jarrita dutela estatuko gauza berrietan. Merke atera ginen, hori ziur, baina bi jaialdiek oso ikasketa baliotsua eskaini ziguten. Datorren udan penintsula zeharkatuko dugu antzeko agertokietan, baina oraingo honetan profesional gisa, eta ez hasiberri gisa.

7.- Badakizue gu Euskal Herritik gatozela, zer iruditzen zaizue hemen dagoen musika kultura? Erreferentziarik al duzue?
Jakina. Bereziki Barbosak. Nerabezaroan, entzuten zituen hamabost taldetatik zortzi euskaldunak ziren. Garai hartan, kalimotxoarekin zaletu zen, hestegorrian konplikazioak sortu zitzaizkion arte. Gainera, Barbosak alter ego bat du Donostian, “El Egoitz” deritzoguna. Bere garaian hau idatzi nion:

Me fui, Barbosa, a Euskal Herria a buscarte.

Y allí por la calle a ti te llaman Egoitz.

Que no es naburro, es ñoñostiarra,

del Txiki un viejo bandarra

que tiene goma en el vaso

y pide calma y respeto.”



Nahiz eta Txiki Taberna itxita dagoen.


8.- Bai hemen, bai estatuan, gero eta gazte talde gehiagok bilatzen dute soinu ilun edo post-punk hori. Nola ikusten dituzue belaunaldi berriak? Zein da gaur egungo rock-and-rollaren osasun egoera?
Banda asko sortzen ari dira. Nik ez dut ulertzen, naturalena rapero bilakatzea bailitzateke. Errazagoa da originala izatea rapa egiten, eta ia ez duzu koordinaziorik egin behar, soilik ekoizle batekin eta zure laguna den beste rapero batekin. Beste herrialde batzuetako joerak Espainiara ekartzea, hori egiten lehena izatea; aukera horiek hip-hopak ematen ditu, baina ez rock-and-rollak. Banda bat sortzea konplexuagoa da, lauzpabost trebetasun elkartu behar dituzulako eta askoz ere tresna gehiago eraman behar dituzulako alde batetik bestera. Hala ere, dena delakoagatik, eskaintzak gora egin du. Jendeak bandan elkartu nahi du. Eta eskariaren kontuak jakin-mina eragiten dit: egongo al da nahikoa entzulerik neska-mutil horientzat guztientzat?

Rock-and-rolla bizirik dago hainbat belaunalditan aldi berean. Espainiaren historian lehen aldia da aitona bat eta biloba bat rockeroak izan daitezkeena. Alcalá Norte konexio horri begira dago, nahiz eta hau a posteriori aurkitu dugun. Hasieran, hiriko jende guayaren gustuko izan nahi genuen, baina laster ulertu genuen hori txorakeria hutsa dela; alegia, memelo batzuen follow-a lehenestenea hamar jaun-andreren zorionaren aurretik, zure kontzertuan beste hamarkada batzuetako sentsazioak berpizten zaizkienean. Iruditzen zait rock-and-rolla errazago sartzen zaiela, masa-esperientzia gisa behintzat, hogeita hamabost urte baino gehiago dituztenei. Ikusiko dugu zer gertatzen den atzetik datozenekin.

9.- Datorren urtarrilean Jimmy Jazzen joko duzue, zalantzarik gabe Gasteizko tenperatura baxuei aurre egiteko plan erakargarria. Zoazten lekuetara, zuk, abeslariak hiriko taldearen kamiseta daramazu soinean; bilduma bitxia izango duzu. Nondik dator keinu hori?
Berez atera zen. Biratzen hasi ginenean, joan den udaberriaren amaieran, jende atsegina hasi zen agertzen, tokiko klubetako kamisetak eskaintzen zizkigutenak. Bilduma ona daukat, bai. Ez dadila gelditu! Batzuetan, horietakoren bat oparitzen diet gainerako musikariei, beraientzat nolabaiteko balioa dutenean.
10.- Piratak peñaren (Athleicen hintxa taldea) elastikoekin ere hainbat aldiz ikusi zaitugu. Ezaguna egiten zaizu harmailen mundua?
BBKn erakutsi nuena Ñakorena da, Balaunka disketxearen kapoarena, Andoni peñako presiaren laguna, eta beste jantzi batzuk ere oparitu dizkigu. Hala ere, Bilbora egin nuen azken bisitan Barakaldoko taldearena erakutsi nuen. CAP Murtzia Hirikoak ere oso atseginak izan ziren gurekin. Ez dut denbora asko eman harmailetan, agian ez dudalako inoiz aukera erakargarririk aurkitu.


11.- Zein dira azkenaldian entzuten ari zareten bandak? Aurkikuntzarik gomendatzen diguzue?
Ni ez naiz oso musikazalea, are gutxiago azken urteotan. Orain grina hori berreskuratzen saiatzen ari naiz, ondo etorriko baitzait inspiratzeko eta gure hurrengo albuma osatzeko. Manolo Tena entzuten harrapatu nauzu. Azaletik ezagutzen dut, baina beti gustatu izan zait. Era berean, The Stone Roses taldearen abesti zahar batek aztoratuta nauka, So Young. Jarraitzaile atsegin batek berraurkitu zidan duela aste batzuk.

12.- Dotore elkartetik izugarri eskertu nahi dizuegu zuen denbora hartu izana gure galderei erantzuteko. Alcalá Nortek gure Playlistetan jarraituko du! Nahi duzuena gehitu dezakezue.
Besarkada bat! Iruñean edo Jimmy Jazzen ikusiko dugu elkar.

Iradokizunak

Ez daude iradokeizunak

Idatzi

Igandea Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala Larunbata Urtarrila Otsaila Martxoa Apirila Maiatza Ekaina Uztaila Abuztua Iraila Urria Azaroa Abendua