BRKLADS ELKARRIZKETA (LASESARREKO GAIZTOAK)

person Idazlea: Mr. Dotore list In: Elkarrizketak On: comment Iradokizuna: 0 favorite Jo: 156
BRKLADS ELKARRIZKETA (LASESARREKO GAIZTOAK)
  • Nortzuk dira BRKLADS?

BRKLADS instagram kontu soil bat bezala besterik ez zen hasi, harmailetako kultura, arropa eta Barakaldo C.F. ardatz izanik. Gaur egun, izen horrekin arropa ateratzeko intentzioekin edo prozesuan, Lasesarreko hego harmaileko mutilen sekzio txiki bat da, harmailetako kultura, casual arropa eta garagardoa maite dutenak.

  • Zein jarduera eramaten dituzue aurrera orain, gauzak izorratuta daudela eta ezin garela futbolera joan?

Gure kasuan, Indar Horibeltzeko kideak izanda, taldearen jarduerak berrantolatzen ari gara denboraldia ahalik eta erakargarriena izateko helburuarekin. Momentu honetan bazkide kanpaina aurrera eramaten ari gara oraindik, izan ere, Bigarren B maila, txapelketa profesionala ez denez, urriaren amaieran hasiko da.

Indar Horibeltzen korteoa

  • Nola egiten diozue aurre gaur egun Covid19arekin daukagun egoera honi?

Covidaren garapena hasi zenean, gure hirian garrantzi handiko kanpaina egin genuen. Esan genezake kolektibo bakarra izan ginela argazkiak igotzeaz edo leihotik txalo egiteaz aparte zerbait egin genuenak. 5000 euro baino gehiagoko diru-bilketa burutu genuen aste bat baino gutxiagoan eta babesteko pantailak, musukoak eta hidroalkoholdun gelak erosteko erabili genuen. Gure kasuan, kaltetuenei laguntzea erabaki genuen, besteak beste merkataritza txikiari. Gaur egun eta etorkizun guztiz zalantzagarri hau kontuan izanik, oso zaila da talde baten noranzkoa aurrera eramatea pankarta edo taldeari harrerak egitea kenduta.

  • Meritua dauka zuek zuen taldea jarraitzen duzuen moduan jarraitzea Bigarren B bezalako hain maila  zail batean. Zer egingo duzue Barakaldo mailaz igotzen denean?

Ba bai, egia esan talde txiki batek bizirik irautea ez da gauza erraza 30 urte baino gehiagoan zehar futbol profesionala usaindu gabe egon den hiri batean. Bestalde, Athleticen handicapa daukagu, solik 8 kilometrotara, urtez urte ez dio futbol bizkaitarrari arnasten uzten eta EAJ eta Kutxabank bezalako enpresak eta alderdiak  elikatzen baino ez daki. Gure taldeari buruz hitz egiten badugu, azken bolada honetan gauzak ondo egin ditugu eta hori antzeman da, bai taldearen garapenean bai harmaileko giroan. Barakaldo mailaz igotzen den eguna ikaragarria izan daiteke, egingo genukeen lehenengo gauza, nola ez, sekulako parranda botatzea izango litzateke eta gero ikusi beharko genuke zer antolatzeko gai izango ginatekeen.

  •  Casual pentsamendua gustoko izateaz aparte, zuen materiala eramatearen zale zarete. Zer kontatzen diguzue zuen markari buruz, BRKLADS?

Bai, egia esan gure harmailan jende nahiko fina ikus daiteke. Casual kulturaren maitale asko daukagu gure artean eta harmailan nabari da. Taldearen arropa huts egiten ez duen zerbait da eta urte dezente daramagu nahiko esklusiboa den arropa egiten, track topetatik arrantzale txanoetara. BRKLADS marka taldeaz aparte jaio zen proiektu bat da. Nola ez, futbolaren eragina islatzen du markak, kultura honi egiten dio erreferentzia. Jende askok ea Indar Horibeltzetik at dagoen talde bat garen galdetu digu eta hau leku egokia da hau kontu pertsonal bat dela (arropa, harmailak eta Barakaldo C.F.) (frikada) argi uzteko, esparruetako bat IH taldea den bitartean.

Artisau garagardoa.

  •   Zein motatako jantziekin konbinatzen duzue zuen arropa?

Guztiok dakigun moduan, gaur egun casual pentsamenduak bere funtzioa galdu du, hau da, Martens eta Bomberdun kaskamotz horiek oharkabeko bihurtzeko jaio zen joera hori aldatu da gaur egun. Kultura hau jarraitzen duen edonor horrelako janzkerak daramatza (beti bakoitzaren ahalmen ekonomikoa kontuan hartuz noski), horregatik harmailetako jendea identifikatzeko zerbait erraza bihurtu da. Honekin batera, beti gustatuko zaizkigu gehiago gutxiago ikusten diren markak, gure kasuan, MA Strum, Hawkwood Mercantile edo Patagonia bezalakoen oso zale gara. Nire kasuan, pertsonalki oso gustoko ditut zapatilak eta nola ez Adidas trainers marka, hala ere, Saucony edo Diadora bikainak dira ere.

  • Esan diguzuen moduan, harmailetako kultura, casual arropa eta garagardo ona. Zuen artisau garagardo propioa egiten duzue ere. Zer dela eta hasi zineten horrekin? Garagardo maisu bat daukazue zuen artean?

Aspalditik taldeko nagusienak idei honi bueltak ematen ari ziren, gure garagardo artisau propioa egitearen inguruan, azkenean, batzuk argi ikusi zuten eta gure produktuekin burutzen hasi ziren. Emaitza ikusita, kostuak eta zure garagardo propioa egitearen sakrifizioa kontuan hartuz, nahiz eta lehenengo emaitza txarra ez izan, artisau enpresa batekin batera gure garagardoa egitea erabaki genuen. Nasa du izena eta Pontevedran kokatuta dago. Gaur egun 6 garagardo mota ezberdin dauzkagu, otxar soil batetik IPA bikoitz bateraino, tostadak eta bitterrak ahaztu gabe. Egia esanda, ohiko zerbait da taldearen lokalean eta gero eta gehiago Barakaldoko tabernetan.

BRKLADSen outfita.

  • Zein musika da BRKLADSen gogokoena?

Atal hau alprojagoa izan daiteke, musika aldarrikatzaileaz oso urrun, nahiz eta gustoko izan ere, noski. Inolako lotsarik gabe esan diezazuket BRKLADSek gehien entzuten duten musika reggaetona dela. Alprojakeriak alde batera utzita rapa oso gustoko dugun genero bat da ere, eta gure taldean Brigade Loco adibidez oso entzuna da.

Barakaldoko mutilen gauetako bat.

  • Firm gazte bat zaretela argi dago, belaunaldi berrikoa. Zer uste duzue aldatu dela “old facesekin” alderatuz, mentalitate, janzkera edo beste edozein esparruan?

Gure taldean, gure “old faceek” Old Glories deituriko sekzio bat daukate eta beteranoenak dira. Hauek ez dute arropa hainbeste estimatzen orokorrean, honekin ez dugu esan nahi askok ez dutela guk bezainbeste preziatzen. Taldearen mentalitatea garatzen joan da, beharrezkoena oreka bat aurkitzea da, urte asko daraman jendearen eta gogoak eta burua daukaten gazteen artean. Nabarmentzekoa da taldeak bereganatzean izan duen garapena, izan ere hau zabalagoa da harmailetako kulturarekin esturik lotuta baitago. Honek bere ondorioak ditu ere gauza gehiagotan, horraino heldu gaitezke informazioa ematen.

  •   Nola ulertzen duzue casual pentsamendua?

Lehen esan dudan moduan badakigu nondik datorren kultura hau. Guretzat, dotore janzteaz eta oharkabekoa izateaz aparte, estetika ulertzeko modu bat dela esan dezakegu. Kaleko gazteen kultura hauen txarrena, askok zerbaitekin identifikatzeko beharra daukatenean sortzen dena da, jendea kasu askotan mozorratzen da. Casual uniformea janzten du partidu egunetan eta harmailan edo interneten ikusten duena imitatzen du, honek ezusteko asko ekartzeaz aparte mugimendua izorratzen du. “Pintak” eramatearen kontzeptua, lehen skinhead batek betetzen zuena gaur egun casual baten irudiak betetzen du. Eta jende askori ez zaio argi geratzen The North Face bat edo Adidas batzuk janzteak ez dizkiola superbotereak ematen belarrondoko bat jaso arte. Bestalde, ezin dugu casual pentsamendua futbolik gabe ulertu, bi kontzeptu hauek guztiz erlazionatuta daudela esatera ausartzen gara eta batak bestean ondorio ak dituela. Guretzat gauza ezezagunenak gehien txoratzen gaituztenak dira, beraz beti izango ditugu begikoagoak gauza esklusiboak eta berritzaileak.

Lasesarreko Gaiztoak partidu egun batean.

  • Nola ikusten duzue eszena Euskal Herrian?

Historikoki, Euskal Herria gazte mugimendu indartsu bat izan duen lurralde bat da, badakigu “borroka” estetikak beti casual kulturari kalte egin diola. Hau da, EHn, harmailetako  eta talde bateko kide den jende gehienak ideologikoki oso antzekoak dira “borroka” estetika daramaten horiekin konparatuz gero , eta hala ere ez da modu horretan janzten (ternua, astore…). “Gatazka” honi buruz oso gutxi hitz egin da eta aipatu beharrekoa da, izan ere aurreiritzi hauek izan baitira neurri handian casual pentsamendua astiroago hasi izanaren arrazoia penintsulako beste lurraldeekin konparatuz. Gauzak horrela, gaur egun jendeak etiketa hori kendu du eta askeago janzten da, eta honi esker azken urteotan asko garatu da kultura. Gasteizko mutilek urteak daramate izaten honen isladapen argia eremu honetan eta izan dituzten bi maila igoera horiekin, oso ikusia izan da. Hau nahiko esanguratsua izan da casual pentsamenduarentzat Euskal Herrian. Hortik aurrera kulturak hazten jarraitu du eta hemengo harmailetan gauza ohikoa izaten hasi da, borroka edo kani janzkerak alde batera utziz dotorezia gailendu da.

  • Eskerrik asko gure proiektuari ematen diozuen babesagatik, plazerra izan da zuekin batera elkarrizketa hau egitea. Long live Basque casuals! Hemendik aurrera askatasun osoa duzue nahi duzuena gaineratzeko.

Gure kontuaren partez We are Dotoreri eskertu nahi diogu casualismoa, futbola eta harmailei buruz daukagun iritzia zabaltzeagatik bere blogean. Bestalde, oso gustoko dugu jende euskaldunak horrelako edukia argitaratzea! Zuek ondo diozuen moduan…CASUALS FROM BASKONIA!

Indar Horibeltz Barakaldoko futbolariekin ospatzen.

Iradokizunak

Ez daude iradokeizunak

Idatzi

Igandea Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala Larunbata Urtarrila Otsaila Martxoa Apirila Maiatza Ekaina Uztaila Abuztua Iraila Urria Azaroa Abendua