CCTV-k IZARRAK KONTROLPEKO: GIZARTEAN MURGILDUTA
Duela denbora bat nire jaioterria uzteko erabakia hartu nuen; amodioa, bake mentala eta oparotasun ekonomikoa bilatzearekin batera, matrix-etik pixka bat gehiago urrundu nindukeen beste errealitate batekin topo egin nahi nuen, non naturarekin estutasun handiago bat garatu nezakeen.
Nire bizitza osoa Donostia bezalako hiri garrantzitsu baten periferian igaro dudan arren, ezin izan dut saihestu norberaren nortasunarekin jolasten zuen proiektu esnobista baten parte izatea; non zuria, gorria, beltza edo txuri-urdina izateaz gain, beti faltan bota dezakezun dirua, baina inoiz ez edateko gogoa.
Arazoak Gipuzkoako hiriburu osoan zehar zabaltzen dira, baina nahikoa da zure keler-txikia eukitzea, osteguneko parranda Antiguan hartzea eta igandeetako ajea pasatzea, horra joango direla ehundaka pertsona txirristatik buruz behera botatzera.
Zer zentzu dauka korporazio handiei betiko auzoen suntsipenaz errutzea? Bota diezaiozue errua beren herrialdeetatik trapuzko pilota bat bezala bortizki jaurtitzen dituzten kanpotarrei... eta utziozue burokratei turistaren aldeko babespen polizialaz hitz egiten, teknokrata horiengatik izan ez balitz zure alokairuaren errenta gora egingo zuen eta.
Urteak daramatzagu gure entzumena gaztetxeko taldeen erromantizismoarekin elikatzen, eta Irlandako Ulster-ean bizi dela uste duen jendearen izkutuko ipuinetan sinesten; errealitatea, polita izatetik urrun, gordin eta krisi existentzial moduan datorrenean.
Kasu hauetan musika izaten da nire ihesbide bakarra; Small Faces taldearen doinuak gogoratzeak larrialdia gainditzen laguntzen dit, eta Sleaford Mods bikotea jartzeak zapaiatik jaisten irakatsi dit, hartxingarraren gainean ibiltzen ikasteko.
Nire ustez, beharrezkoa da betiko eta gaur egungo doinuen arteko oreka mantentzea, gure gizartean filosofia aurrerakoia eta benetan osasungarria lortzeko; berrikuntzara eramango duen bide bat aurkitu, alderdi funtzionalak ahaztu gabe.
Kontserbadoreegia ote da hori? Gaur egungo kultura transgresorearen iritziz, horrelako ikuspegi bat nostalgikoa eta zaharkitua dela esan daiteke; hala ere, ezin daiteke esan etika gutxiagokoa edo eguneratua ez dagoenik, hain zuzen ere perspektiba honek edozein dogma alderdikoiren gainetik arrazionaltasuna defendatzen duelako.
Diskurtso populistak kontrolik gabe eta politikarien permisibitatearekin mugitzen dira; hori interesatzen zaie, horrela, haien alderdietatik kanpaina egin dezakete aurrerapenaren izenean hitz egiten.
Ohiko fenomenoa da erakundeek eredugarriak diren ekintzak egitea, udal eta autonomia hauteskundeei begira boto erraza harrapatzeko:
Bakarrik aurreko urtetik, bideozaintzaren %30eko igoera erregistratu zen Donostian 2017tik (it. Diario Vasco), eta Donostiako Udalak poliziaren presentzia handitzeko intentzioa iragarri zuen (it. Marisol Garmendia, PSE-EE-ko hautagaia).
Ustezko politiko aurrerakoi eta abertzaleak kaleak garbitzeko edo desegituratzeko erreakzioa bilatzen dute, bertan bizi direnen egunerokotasuna kontuan hartu gabe.
Hau, ez da tontakeri hutsa; gure erabakiak hartzeari erasotzeaz gain, gure beldurrak eta emozioak maneiatzen dituen zerbaiti buruz hitz egiten da hemen, nekez aldenduko garen kontrol batean murgilduz.
Izan ere, badirudi ez dela asko pasa Londreseko mendebaldeko mutiko batzuek errealitate honetaz kantatzen zigutenetik, gaur egun gure errealitatea bihurtu dena:
FLASHING BLUE LIGHTS, CAMERA, ACTION
WATCHING MY LIFE, MAIN ATTRACTION
WE'RE THE STARS OF CCTV
CAN'T YOU SEE THE CAMERA LOVES ME?
“Stars Of The CCTV” Hard-Fi (2005)
Iradokizunak
Ez daude iradokeizunak
Idatzi