ATERI: ELKARRIZKETA

person Idazlea: Mr. Dotore list In: Elkarrizketak On: comment Iradokizuna: 0 favorite Jo: 136
ATERI: ELKARRIZKETA

1. Azken bolada honetan Ateriren kontzertu ugari bizi izan ditugu; zuzenean ezagutu dugun taldea zarete, eta hori zerbait berezia da. Baina horren atzetik entsegu ugari daude, nola sortu da proiektu hau?

 

Jende ezagunaren artean aterarako proiektu bat da hau, batzuk gure artean jo izan dugu lehenago. Argi genuen gure artean konfiantza esparru bat sortu nahi genuela, hori oso garrantzitsua izan da eta abestietan islatzen dela uste dugu.

 

2024an hasi ginen ensaiatzen, bateria eta bi gitarra ginen. Esan dezakegu Paulek sortu zuela enbrioia, premeditazioa bazegoen, berak bazuen zerbait buruan aspalditik. Aurrerago konturatu ginen proiektuak frontman bat behar zuela, baita baxu-jole bat ere, horrela sartu ziren Ibai eta Egino taldean, froga moduan. Gustora sentitu ziren eta aurrera egin genuen.

 

2. High Vis, Altitude, asmoen adierazpen argia. Zer da talde hau zuentzat? Zeintzuk dira zuen influentziak?

 

Ezin dugu esan Aterik High Vis ematen duenik musikalki, baina High Visek oso ondo islatzen du gure gusto ezberdinen nahasketa. Estilo askoren nahasketa horri ateak ireki dizkio, eta Euskal Herrian ere hau gertatzen ari da, Hardcorea, Punk edo PostPunk taldeak dauden kontzertuetan entzun dezakegu.

 

Honekin batera ondo egindako musika, melodia onak, sentimentua, jarrera… Dudarik gabe beraien lanek eragin handia izan dute, pertsonalki ere bai. Azkenean guztiok motibatzen gaituen kanta hau jotzea gozatzen dugun zerbait da. Taldea sortzeko oso garrantzitsua izan da guztiok antzeko erreferentziak izatea, momentu horretara arte baliteke estilo horiek ez ukitu izana, baina bide hori hartu nahi genuen. Basement, Citizen, Tittle Fight… Hardcore melodikoa…

 

Eginoren influentziak ere esanguratsuak dira; Britpopa, Oi! klasikoa, Revival Mod…abesteko moduan eragin handia dute.

 

3. Zuen lehenengo lana oso laster izango dugu entzungai, zer espero dezakegu? Nola definituko zenukete transmititu nahi izan duzuena?

 

Espero dugu harrera ona izatea, baina hori ez dago gure esku. Esan dezakeguna da gogo handiak jarri dizkiogula lanari, sortu ditugun lehenengo 6 abestiak dira eta ez doaz guztiak bide berdinean. Sentimentuz beteriko kantak dira, zintzoak. Ilun eta Argi izena aproposa da, berba egiten baitiegu momentu ilunei, baina baita ere argitasuna aurkitzen dugun momentu horiei. Eta hau ez da ikuspuntu hippie bat, guk indar hori aldarrikatu nahi dugu.

 

Gainera, sortze prozesu honek lagundu digu pertsonalki bizi izan ditugun momentu gogor hauek aurrera eramaten.

 

Estilo aldetik ez dugu konplexurik izan irten dena aurkezteko. Gure adar musikalen erantzuna da azken finean.

 

4. Taldean, ibilbide handiko piezak dituzue. Nolakoa da zuen sortze prozezua? Nola antolatzen zarete konposatzeko?

 

Badaude abesti batzuk amankomunean egin ditugunak baina gehienak riff batzuetatik datoz. Paul da sortzaile hori, besteok ekartzen duena bideratzen saiatzen gara; nabaritzen da elkar jo izan dugula lehenago. Honekin batera, toleranteak izaten ikasi dugu, askotan batek zerbait eramaten du buruan eta uste du modu batean izan behar dela, baina ez, abestiak guztion artean konposatzen dugunean hobetzen dira.

 

Hau da ordena: Paulek riffa ekarri, estruktura landu, elkarrekin jo eta ahotsak probatzen ditugu… Batzuetan gauzak lehenengoan ateratzen dira eta beste batzuetan ez.

 

Egino sartu zenean aldaketak egon ziren, izan ere Paulek abestutako kantak ziren. Jotzeko modua ere Eginoren abesteko modura moldatu genuen, eta hobetu zen gainera. Letrak ere berak egiten ditu, berak bota behar baititu kanpora.

 

Haste prozesu batean aurkitzen gara eta hori oso polita da.

 

5. Zuen diskaren artelana zein argazkiak, gure lagun Jorge Gonzalezen eskutik izango ditugu ikusgai. Nolakoa izan da sormen prozezu hau?

 

Lan kreatibo osoa Jorgek egin du, bai. Guk egiten duguna guk baino hobeto ulertzen duela esan dezakegu, karkar. Egiten duguna artean islatzea izan zen ideia. Disenuetan baino, argazkietan oinarritutako lana nahi genuen, abestiak bidali genizkion eta hortik aurrera bere eskuetan utzi genuen. Argazki analogiko horiek gustuko izan ditugu, guretzat abesti bakoitza momentu bat da, baita argazki bakoitza ere.

 

6. Aurrerapen kanta, Ilun eta Argi, atera berri duzue. Eta argi utzi duzue zuen musika ez dela Spotifyn egongo. Hau pil-pilean dagoen gaia da. Nola ikusten duzue hau eta zeintzuk dira alternatibak?

 

Streaminga kaka bat da, baina denok kontsumitzen dugun zerbait da. Guk gure posizio pertsonala eginda geneukan aspaldi, beraz erraza izan da talde moduan erabakia hartzea.

 

Guk musika fisikoki aldarrikatzen dugula argi utzi nahi dugu, diskak, biniloak…romantiko batzuk gara alde horretan. Artista independienteei gehien laguntzen diena hori da, gainera:fisikoa.

 

Horrez gain, argi geneukan Bandcamp erabiliko genuela, guretzat plataforma justuena eta aspalditik erabili izan duguna.

 

7. Hitz egin dezagun estetikaz. Casual mundua, Hardcorea, Britpopa… Ematen du nahasketa dotore baten ondorio sortu dela zuen rolloa. Uste duzue talde batek nortasun bat izan behar duela estetikoki?

Estetika eta musika zuzenean lotuta daude. Gu musika eta arroparen kontsumitzaileak gara (batez ere Paul, karkar). Casual mundua beti gustatu izan zaigu, baita lotura estua duen musika hori, Britpopa adibidez. Honekin batera Stone Island edo Adidas bezalako markak eramaten ditugu, azpikultura horren parte sentitzen gara.

 

Musikan, gure gustuak edo entzuten duguna aldatzen joan da beti eta arroparekin berdina gertatzen da, aldatzen baino, garatzen joan da. Janzkera ireki dugu batzutan, baina casual identitate hori mantentzen jarraitzen dugu. Paulek, adibidez, bere estiloa Casual Outdoor edo mendizale moderno horretara bideratu du karkar.

 

Orokorrean futbol munduan eta underground musikan ibili garenez, horrek influentzia izan du gure estetikan, etxetik dotore ateratzea gustatzen zaigu, baina eraman behar den jarrera ahaztu gabe.

 

8. Zein da diska aurkezteko duzuen asmoa? Proposamenak entzuteko irekita zaudete ala baduzue argi zer egin?

 

Ez, ez dugu batere argi. Hurrengo pausoa “sobre la martxa” izango da, momentuz prozezu osoa oso naturalki doa. Data arraroak datoz, herriko festak eta horrelakoak, espazio horiek ondo daude baina uste dugu diska beste modu batean aurkeztu beharko genukeela. 

 

Ateri zuzeneko taldea da, eta ahalik eta zuzeneko gehien lotu nahi ditugu. Beste taldeekin kartela konpartitzea gustatzen zaigu; egun horietan eszena egiten da, oso aberasgarria da.

 

Orain arte eraman dugun joera berdina nahi dugu aurrera eraman, momentuz jo dugun leku guztietan oso gustura ibili gara, gainera orain arte ezer atera gabe.

 

9. Zergatik Ateri?

 

Ez geneukan batere argi eta proposamen asko genituen mahai gainean. Ematen zuen ensaiatzera ordez, izena adostera etortzen ginela lokalera. Azkenean taldekide baten proposamena jarraitu genuen, eta pozik gaude.

 

Esanahia geroago eman genion, guretzat ateri salbu sentitzen zaren lekua da, aterpea. Zerbait positiboa.

 

10. Gure partez, plazer bat izan da lagunartean elkarrizketa hau egitea, oso gogotsu gaude zuena entzungai izateko! Orain, nahi duzuena gehitu dezakezue.

 

Aselen lana goraipatu nahi dugu, disko guztia “do it yourlself” moduan produzitu dugu. Berak egin duen lana ikaragarria izan da, gure taldeko bihotza da. Jo dugun leku guztietako antolatzaileei ere eskerrak eman nahi dizkiegu: Ttipia, Sorgin, Oztoporik Ez, Garratza Booking, Ateneo… Baita zuei ere, noski!

Iradokizunak

Ez daude iradokeizunak

Idatzi

Igandea Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala Larunbata Urtarrila Otsaila Martxoa Apirila Maiatza Ekaina Uztaila Abuztua Iraila Urria Azaroa Abendua