HELL BEER BOYS: ELKARRIZKETA

person Idazlea: Mr. Dotore list In: Elkarrizketak On: comment Iradokizuna: 0 favorite Jo: 1123
HELL BEER BOYS: ELKARRIZKETA
  • 2002an hasi zineten jotzen, baina seguru proiektu hau hasi zenutenetako inork ez zuela imajinatzen “munstro” bat sortzen ari zinetela. Beste garai batzuk ziren, eta gaur berriro igo zarete agertokietara. Zerk eragiten du zuen letrak lehen egunean bezala sentitzea?

Gazte errebeldetzat hartu dugu geure burua beti; argi dago garaiak aldatu direla, zahartu gara eta askotan beste lehentasun batzuk izaten ditugu. Hala ere, transmititzen genuen guztiak oraindik ere ordezkatzen gaitu. Egia esan, erraz eta harrotasunez irteten zaigu.

  • Gazteagoak direnentzat eta bizi ezin izan dutenentzat. Nola laburbilduko zenukete garai hartako eszena? Zein ziren Euskal Herriko skin gazte baten kezkak?

Hau guztia duela urte asko hasi zen, gaur egungo kezkak ez zenituen garaiak ziren, noski. Edozein gaztek bezala, astea amaitzeko zain ematen genituen, eta ez ginen gutxirekin konformatzen, futbolez eta kontzertuz beteta zeuden.

90eko hamarkadaren amaieran, mutil koskorrak ginenean, eszena Mondran zegoen, eta hantxe ikusten genituen atentzioa ematen ziguten adineko kaskamotzak. Hori zen epizentroa, han elkartzen ginen Euskal Herriko peña guztiarekin.

Bestalde, Bergarako Jam bezalako areto bat izateko zortea izan genuen, eta Cockney Rejects, The Adicts edo Cock Sparrer bezalako nazioarteko taldeak ikusi ahal izan genituen bertan. Horren ondorioz, toki askotako jendea biltzen zen Gipuzkoan, eta, beraz, kanpoko eragin handiak genituen. Kanpoko jendeak kultura nola ulertzen zuten ikusteko aukera genuen, eta estetikari ere erreparatzen genion, noski.

Azken batean, lagunen artean ondo pasatu besterik ez genuen nahi. Musika, futbola eta jipoiak, karkarkar.

  • Baieztatu daiteke Oi!-aren historiaren parte izan zaretela, zaretela eta izango zaretela. Gaztelaniazko zuen letrek eragin dute estatu osoan talde erreferentea izatea. Zergatik erabaki zenuten musika gaztelaniaz egitea?

Egia esateko, ez zen helburua ezta estrategia izan, ezta gutxiago ere. Bai, egia da gure artean ez genuela asko hitz egiten euskaraz, eta uste dut garai hartako gaztelaniazko musikak gugan izan zuen eraginagatik atera zitzaigula horrela (Non Servium, Kaos Urbano, RIP...).

Alde batetik, jende gehiagorengana iristeko erraztasun hori ematen dizu, eta hori beti izango da positiboa, baina aldi berean beste ate bat itxi ahal izan digula uste dut.

Beti flipatu izan dugu Latinoamerikan entzuten gaituen jende guztiarekin, Txilera biran joateko asmoa ere izan genuen, baina hor geratu zen kontua.

  • Egia da hasieratik oso harrera ona izan zenutela; zuen lehen lana, Ratas del Oria, arrakastatsua izan zen. Nolakoak izan ziren lehenengo kontzertuak eta zer suposatu zuten taldearentzat? Eta norekin gozatu duzue gehiago eszenatoki baten gainean?

Ez genekien zer espero lehen kontzertuetan, eta han jendea ikusten duzunean zure kontzertuaz gozatzen zuk beste batzuk ikusien hainbeste aldiz gozatu duzun bezala gozatzen... Sinestezina da.

Baina, zalantzarik gabe, onena da beste toki batzuetarako autobusak antolatu izana, gure jende guztia igotzen zenean gu ikustera etortzeko. Zortea izan genuen hasieratik gure alde egon den jende horrekin. Horietako asko, nola ez, futbolekoak ziren. Horren guztiaren ondorioz, bidea askoz errazagoa eta pozgarriagoa izan da.

Lehen kontzertua Ordizian ez dugu ahaztuko, ezta bigarrena Burgosen ere.

  • Bardulia. Zer datorkizue burura erreferentzia hau egiten dugunean?

Gauza asko. Mugimendu bat, eszena bat, familia bat: Gipuzkoako skin eszenaren zati handi bat hartu zuena. Bolak elkargune bihurtzen ziren guretzat, eta une handiak partekatzen genituen bertan. Gauza polita zen, gainera, bakoitzak bere aletxoa ekarri nahi izatea. Sekula ahaztuko ez ditudan urteak.

  • Holidays in Bardulia, inork baino hobeto ezagutzen duzue jaialdi hau; hainbat karteletan parte hartu duzue. Euskal Herrian eszena zein indartsu zegoen erakusteko adierazpen perfektua zela esan dezakegu. Nola gogoratzen duzue unerik gorena eta zergatik utzi zioten egiteari?

Gogoan dut Vigora egin genuen bidaia bat, Erreala ikusteko Afoniako jendearekin.  Gipuzkoako armarriaren koadroak liluratzen gintuen, eta bertan Fidelissima Bardulia Numquam Superata inskribatuta zegoen. Beraz, termino hori erabili genuen.

Hau 2002an hasi zen Andoainen eta arrakasta handia izan zuen. Brigada Criminal, Afonia, Des-Kontrol, HBB, Kalekumeak... Bi egun joan ziren talde pila batekin, agian 15. Arrakasta hainbestekoa izan zen, ezen talde guztiek jo nahi baitzuten hurrengo edizioetan, eta plazak zozketa bidez bete behar izan genituen.  Ikaragarria zen ikustea nola 30 talde indartsu genituen jotzeko prest. Gainera, ez genuen arazorik gaztetxeetan eta aretoetan harrera ona egiten ziguten lekuak aurkitzeko. Urtero, Gipuzkoako leku desberdin baten egiten zen: eszena hazteko eta herri guztiak elkartuta egoteko beste modu bat.

Argi dago 8 urte iraun izana arrakasta hutsa dela, baina ezerk ez du betiko irauten. Gorantz doan guztiak du bere gainbehera, eta hainbat arrazoirengatik taldeek eta antolatzaileek ez zuten lehen urteetako sintonia bera. Beti geratuko da gure oroimenean.

  • Josuri egindako omenaldirako pikatu zineten eta boloak emateko berriro elkartu zineten. Talde gehiagok erabaki zuten egun horretan berriro agertokira igotzea; aspaldian ez zen horrelako kartelik ikusten. Holidays in Barduliako publiko berarentzat egina zegoela esan daiteke, baina urteak aurrera doaz. Zer ezberdintasun ikusten duzue ikusleengan edo egungo eszenan?

Egia esan, flipantea izan zen neska-mutilen erantzuna gure kontzertuan, eta horrek markatu egin gaitu. Aurrealdea gaztetxoz beteta zegoen.

Gaztetxo belaunaldi berri hau, jakina, ez da duela urte batzuk zegoena bezalakoa, gaur egun zaila da skinetoz betetako jaialdietara joatea. Gainera, talde batzuek publikoa asko zabaldu dute azken urteotan, eta, beraz, denetarik egotea espero genuen.

Bestalde, teknologia berriek eta sare sozialek zure musika askoz ere eskuragarriago jartzen dute, eta horrek publikoa haztea ere eragiten du. Marketina, antolakuntza, sarrerak... dena asko aldatu da.

8. Ez genizuen alde egiten utziko futbolaz eta haren inguruaz hitz egin gabe. Ez da misterioa Realarekiko duzuen debozioa. Harro eraman duzue Barduliganseko bandera eszenatokian. Zer da zuentzat errealzale izatea?

Egia esan, futbolzaleak Iker (gitarra zaharra) eta biok izan gara. Bidaiatuz eta aktibo izanez hazi gara Peña Mujikan. 90eko hamarkada zoragarri haietan gauzak oso desberdinak ziren, Logroño edo Bernabeu bezalako bidaiak gogoratzen ditut. Lehen, halako permisibitate bat zegoen, gaur egun ikusten ez dena, eta unean bertan grabatuko zintuzkeen sakelako telefonorik ere ez zegoen, hortaz, askoz zailagoa zen isuna iristea.

Gaur egun, taldeak askoz antolatuago daude, eta askoz zorrotzagoa da. Segur aski, errepresioaren beraren isla da; erantzun zuzena da, klandestinoagoa edo itxiagoa izatea besterik ez da geratzen,  baina gazteak ondo moldatzen ari dira.

Garai hartan, edonora joaten ginen gehiegi pentsatu gabe, eta ostiak bazeuden ondo; baina bestela ere, ziur aski, edozein modutan ondo pasatuko genuen, kontzertu eta futbol asteburuak izaten ziren. Santanderren agertzen ginen, adibidez, eta azken unean erabakitzen genuen zer egin.

  • Peña Mujikaren garaian dena ziren botak eta tiranteak, ematen zuen skin izatea ere zale izatea zela, eta alderantziz. Nola ikusten dituzu gaur egun gazte futboleroak?

Hasi ginenean ez zegoen hainbeste kaskamotz, 2000. urtean hasi ziren skinak harmailak betetzen, gure taldea edo Des-Kontrol bezalako taldeen kontzertuak betetzen hasi ziren aldi berean. Berrelikatzen ginen, futbolariak kontzertuetara joaten ziren, eta kaskamotz zorrotzenak ere futbolera joatera animatzen ziren.

  • Garaiak aldatu dira, sare sozialek eta Internetek dena klik batera izatea errazten dute. Lehen zailagoa zen jantziak lortzea edo nork bere kultura aberastea, fanzineak eguneko gai-zerrendan zeuden. Non erosten zenuten arropa (jantzi gustukoenak)? Zein fanzine ziren zuen gogokoenak?

Gogoratzen ditut Alemaniatik iristen zitzaizkigun katalogoak, arropaz lepo: han egiten genituen eskaerak. Denetarik zeukaten, Bomberrak, Lonsdaleren kamisetak, botak eta diskoak.

Eta hemen, garai hartan zeuden 4 dendetatik egin behar genuen tira, Bilboko Street Warriors mitikotik, Donostiako heavyen denda hartatik, non arropa makarra saltzen zuten. Shocken, Skizon... ere asko erosten genuen.

Etxean badauzkat Superhincharen zenbaki asko, karkarkar. Hor futbol taldeen materiala eskatzen genuen, bufandak eta banderak.

Hemengo fanzine asko ere eskuratu ohi genituen garai hartan, Bando Punk, Odol Kids, Kaleko Mobida... eta gogoratzen ez ditudan beste asko karkar.

  • Azken urteak oparoak izaten ari dira hemen, besteak beste Hell Beer Boys erreferentziatzat hartzen duten soinuak dituzten talde asko sortzen ari dira. Zer iruditzen zaizue hau eta zer aholku emango zeniekete gazteenei?

Gazteria indartsu dago, Euskal Herrian dugun eszena sekulako altxorra da, denok zaindu behar duguna. Asko pozten gaitu euskaraz abesten duten taldeak asko direla ikusteak. Sinestezina da hain lurralde txiki batetik hainbeste taldetxo egotea eta maila globalean eszenari ematen dioten guztia.

Eskerrik asko elkarrizketagatik, birrengatik, eta Aritzillori dena mugitzeagatik! Kaleetan ikusiko dugu elkar!

Iradokizunak

Ez daude iradokeizunak

Idatzi

Igandea Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala Larunbata Urtarrila Otsaila Martxoa Apirila Maiatza Ekaina Uztaila Abuztua Iraila Urria Azaroa Abendua