HURRENGO IGANDEAK EZ DIRA IGANDE HURA IZANGO

person Idazlea: A. Caine list In: Artikuluak On: comment Iradokizuna: 0 favorite Jo: 1109
HURRENGO IGANDEAK EZ DIRA IGANDE HURA IZANGO

Errealzale bati Lyon-eri buruz galdetzen badiozu, seguraski ametsen mundura bidaliko duzula haren adimena.

2013/2014-eko denboraldian etxean eta Gerland Zelaian irabazi genien, Antoine oraindik gure “Hombre Gris” zelarik, eta Seferovic izena entzuten zen bakoitzean, Errealaren poderioa egiaztatzen zen garaian.

Gones-tarrek (horrela deitzen diote futbol talde honen jarraitzaleei) urte txarra izan zuten, Champions League-aren playoff-etan galtzeaz gainera, Frantziako Liga-ko Koparen Finalean tantu batengatik txapeldunorde izatera mugatu zirenean.

Baina okerrena iristear zegoen; Olinpikoaren hiritarrek galeraren zama benetan somatu zuten Steven Patrick “Morrissey”-en emanaldia bertan behera gelditu zenean gastroenteritis kasu bat zela medio.

Garaian lyondarrek “You’re The Quarry” (2004) birarekin ospatu zuten Ligue 1 eta Trophée des Champions-aren garaipena, baina 2014-eko Urriaren egun hortan (14/10/31) zoritxarrak Lyon-eko hiri europarrari nazioarteko ateak itxi zizkion.

Antoine Griezmann, Olympique De Lyon-en aurkako partidan (2013)

Ia-ia 10 urte itxaron behar izan dute lyonekoek “deabru galantearen” (Handsome Devil,  Hatful of Hollow, The Smiths, 1984) presentziaz gozatu ahal izateko eta egunean ezin izan zuten entzun abestien interpretazioa ikusteko.

Benetan zaila dela gaur egun Morrissey-en kontzertu bat Euskal Herritik gertu topatzea; horregatik eman behar zuen kontzertuaz ohartu ginenean, oso pertsonalki hartu genuen… eta hainbat aitzaki jarri ondoren, Martxoko igande hura erreserbatu genuen (23/03/12) edozein berri txar edo esperientzia traumatiko aurre egiteko erronkarekin.

Bidaia autoz egin genuen; goiz xamar esnatu ondoren, aspaldi prestatutako playlist-a jarri eta patrika prestatu genuen, estatu franko-masoniko honek inposatutako bidesari guztiak ordaintzeko intentzioarekin.

Hamar ordu pasa genituen kotxean sartuta, baina azkar pasa ziren guretzat; denbora osoan errepikatzen genion geure buruari “Morrissey nazkantea ikusiko dugu!” eta topera igotzen genuen “First Of The Gang To Die” abestia (Morrissey, You’re The Quarry, 2004).

Iristerako, checking-a egin eta larunbata eman genuen hotelean deskantsuan; gure jai-eguna igandea izango zen, eta hori jaunak ondo zekien.

Igandean dotore-dotore jarri ginen Lyon-eko hiria ezagutzeko; nire bikotea gabardina luze eta betaurreko beltz batzuekin apaindu zen, ni ordea, Ingalaterrako selekzioko kamixetarik limurtzaileena aukeratu nuen, Ellesse-ko euritako txamarra berde eta hegazkinlari betaurreko batzuekin konbinatuz.

Noizbait aipatu dizuet anglofilo hutsa naizela, ezta? tira, nire esentzia guztiz iberikoa da eta badakit zer den ondo elikatzea, baina han dena garestia zen, eta ez zuen pena merezi ardoan edo garagardo on batean gastatu genezakeena Josephine eta Napoleon-en bazkarietan gastatzea, horregatik Subway-en otarteko bat eskatu eta McDees-en McFlurry frexku batekin bedeinkatu genuen gure zintzurra.

Zer esan diezakezuet hiriari buruz; frantziar zentralismoak kalte gehiegi egin du eta hori nabarmengarria da kultura arkitektoniko modernoan, hango etxebizitzei begira, ez dizu urbanita bat izateko gogo askorik ematen. Hala ere, (eta hau azpimarratzekoa da) pena merezi du Alde Zaharreko liburudendak eta txokoak ezagutzea; Boul’Dingue bezalako store-ak binilo, komiki eta magazine zaharrekin apainduak edota Le Bal des Ardents liburudenda Erresisentzia Frantzesaren liburuekin bisitzatzea gomendatzen dizuet… hala ere, beste zerbaiterako egarriarekin gelditzen bazerate, James Joyce pub-a ez dago handik oso urrun.

Boul’Dingue eta John Hamon deituriko tipo baten kartelak.

Bueltaka ibili ondoren, goiz gerturatu ginen gure apartamentura; dutxa azkar bat jasan ondoren, antzokira gerturatu ginen, giroa eta azken-orduko garagardo bat hartzeko intentzioarekin… baina aurkitu genuena benetan danteskoa izan zen; merchandising mahia donezaka fan inguratzen zuten, kamixetak baino, sinatutako diskak erosteko intentzioarekin (250€-tik ez ziren jaisten) non bat baino gehiagok, soldata minimoaren bikoitza utzi zuen bertanbejondeiela!

Aretoan sartu bezain pronto, edateko zerbait hartu eta gure lekuan eseri ginen, gertu izan arren, urruti somatzen zena; horrexegatik ez genuen asko tardatu orkestako zulora mugitu arte, hain baitzegoen jende gehiena pilatuta kontzertua ikusteko.

Emanaldia hasi baino lehen, azpimarratzekoa da Morrissey-en antolakuntza-taldeak ematen dion giro audiobisuala; Apocalypse Now filma-ren eraso eszena jarri zuten, non Martin Sheen eta bere kideak Vietnam-eko hondartzetara iristen dira Robert Duvall-en gidaritzapean… eta Wagner-en jatorrizko sintonia entzun ordez, The Stooges-en “Search & Destroy” abestitzarra entzunez. Irudi segida horri batu ziren Eddie Cochran-en Something Else, New York Dolls-en Looking For A Kiss edota The Piglets-en Johnny Reggae ereserkiak, jatorrizko irudiekin apainduta.

Martin Sheen-en irudia Amphiteatre-ko pantaila handian.

Eta momentu batez argiak itzali ziren; eta hortik oihuak eta urduritasuna areagotzen hasi zen… han zegoen gure Mozza zaharra, histrionismoa galdu gabe, alkandora txuri eta amerikana zabal batez dotoretuta.

Alain Whyte (duela gutxi formakuntzara bueltatu den jatorrizko kitarjolea) tresna jantzi bezain pronto, hurrengo hitzekin hunkitu gintuen The Smiths-eko abeslari oihak:

“Tira… igande guztiak berdinak izan daitezke… baina zerbaitetaz ziur nago; zuentzat, hurrengo igandeak ez dira igande hau bezala izango”.

Morrissey Lyon-eko Amphiteatren (Argazkia: Elsa B.)

Eta “Everyday Is Like Sunday” interpretatu ordez, “Our Frank” abestiarekin hasi zen.

Gau hortan jotako abestien artean azpimarratu daitezke klasikoak (“Irish Blood, English Heart”, Everyday Is Like Sunday…), berriak (“Sure Enough, The Telephone Rings”, “Without The Music The World Dies”..), The Smiths-en bertsioak (“Stop Me If You Think You’ve Heard This One Before”, “Girlfriend In A Coma”, “Half A Person”…) eta emozionalki bizi genituen beste hainbat (“Trouble Loves Me”, “Jack The Ripper”…).

Morrissey-en kontzertuetan normala den bezala, jendeak botatzen dituen oparien eta orroen gainetik, “fan” kontsideratzen diren performerrak egoten dira eta eszenatokira salto egiten dute beraien idoloaren besarkada bilatuz; hala ere, emanaldi osoa lasai mantendu zen, “Suedehead” abestian izan ezik, non, guztiz liruratuta zegoen zoro bat plakaketa bat egin zion Manchester-reko ikonoari.

Kontzertua bukatu zela uste genuenerako, tipoa joan eta bueltatu egin zen dotoretasuna alde batera utziz eta bere merchan-eko kamixeta bat jantziz; encore moduan “Sweet & Tender Hooligan(The Smiths, 1987) kultu-abestia jo zuen, jendearen artean eromena piztuz.

Abestia bukatzerakoan, bere kamixeta publikorantz bota zuen, eta hauek piztiak bezala bota ziren hau hartzera; tradizioa jarraituz, kamixeta ekitatiboki zatitu zen, eta bakoitzak poz-pozik hartu zuen bere izerditutako oihal zatia.

Guk ordea, ez genuen oihal zatirik eraman izan behar; nahikoa izan genuen Estebe Zaharra-ren emanaldiarekin eta ez genuen astirik izan frikiarena egiten jarraitzeko.

Morrissey, atzekaldean David Johansen-en irudi bat duelarik (Argazkia: Elsa B).

Iradokizunak

Ez daude iradokeizunak

Idatzi

Igandea Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala Larunbata Urtarrila Otsaila Martxoa Apirila Maiatza Ekaina Uztaila Abuztua Iraila Urria Azaroa Abendua