LEAGUE ONE: IBILBIDE BASATIA INGALATERRAKO PARTIDU ARRISKUTSUENETATIK
Futbol ingelesaren 3. mailaz hitz egiten dugunean, denoi digeritzen zail samarra egiten zaigu. Ingalaterrako liga-sistemen sarean euren arteko lehiakortasuna oso deigarria da. Ingalaterrako 4. mailara arte (League Two) talde guztiak nazio mailakoak dira, hau da, edozein taldetan herrialde osoaren interesa pizten duten topaketa nazionalak aurkitzen ditugu.
Argi dago eredu ingelesa gurea baino askoz aurreratuago dagoela ikusgarritasunari dagokionez. Goizeko zazpietan jaikitzea gustatzen zaigunon gozamenerako egindako sistema, tren bat hartu eta bistarik gabeko baina adrenalina askoko bidaia batez gozatzeko.
Hau amaiera geltokirik ez duen bide basatia da, League Onen bizi ditzakegun partida nagusiei buruzko ibilbidea, erakusten duena zein erraza izango litzatekeen guretzat Britainia Handiko puntu batetik bestera iristea.
1. Blackpool FC vs Fleetwood Town - Fylde Coast derby.
Distantzia: 13.7 km.
Garraioa: Blackpool Tramway (tranbia).
Maiztasuna: 3 minutu.
Hain sinplea. Fyde Coast Derby, hiriko tranbia batean egin beharreko distantzia guztia hartzen duen herrialdeko derby bakarra. Hain arriskutsua, hain basatia.
Bi estadioak lotzen dituen distantzia 13.7 kilometrokoa baino ez da, erosotasunez betetako bidaia azkarra. Hain erosoa ez dena bi hiri horien arteko lehiaz hitz egitea da.
Bai Fleetwood bai Blackpool erreferentziazko arrantza-hiriak dira, eta biek mantentzen dute euren influentzia herrialdean itsas eremuan nagusi izateagatik.
Eskualdeko domeinu honetan, Blackpoolek irabazten du, mende hasieratik britainiarrentzako oporraldi nazionalen helmuga nagusi baita. Turismo termalerako eta dantzalekuetarako berreraikitako hiria. The Cure taldeko abeslaria den Robert Smith bezalako pertsonaien sorlekua izateagatik gogoratzen da hiri hau, eta uste dut horrekin argi geratzen dela hiri honi darion iluntasuna eta zikinkeria.
Sortzen den arriskugarritasun horren zati bat The Muckers-eko mutilen errua da, horiek ematen baitiote ospea hiriari (EB osoko kriminalitate-tasa handienetakoa du Blackpoolek). Blackpool FCko harmailen barruko talde nagusia da. 1985ean, BBC News at Six programan, telebista publiko britainiarraren arratsaldeko programa klasiko batek The Muckers izendatu zuen herrialdeko sei Mob txarrenetako bat. West Ham edo Chelsea taldeen mailan. Imajina ezazue perkala.
The Muckers beti izan da talde hermetikoa, barneko botere-borroka ugarirekin (Benny's Mob, Bisons Riot Squad edo Rammy Arms Crew). Azken horren bitxikeria aipagarria da, Rammy Arms Blackpooleko tren-geltokiaren alboan dagoen puba baita.
Horrek ulertarazten digu talde horren arriskugarritasuna eta burugabekeria. 70eko hamarkadatik, Punkek hirian izandako kontzertuen gorakadarekin batera, istiluekin, sakeoekin eta poliziak konpondu beharreko beste zenbait arazoekin lotuta egon dira. Britainia Handiko hooliganismoaren garai oso primitibo batean ere, Ingalaterrako iritzi publikoa hunkitzen zuen gertaera bat izan zuten: Kevin Olssonen heriotza, 1974an, Bolton Wanderers-eko zale bihozgabe batzuen eskutik. Gaur egun, oraindik Bloom eld Road estadioaren iparraldeko ateko ohorezko plaka ikus daiteke.
Ekuazioaren beste aldean, Fleetwood-en, egoerak ez du itxura onik. Beren izena tekleatu besterik ez dago Ingalaterrako hooliganen mundu birtualean uneoro hizpide direla jakiteko. Fleetwoodeko harmailak talde oso autonomoek eta eskola-taldeek osatzen dituzte. Mihigaiztoek diotenez, urruneko herri honetatik dator Schooligans terminoa, Google Jackets eta Stone partxe faltsuekin janzten diren haurrak deskribatzeko modu satirikoa.
Kontua ez da hemen geratzen. Derek DelBoyk ere, hooligan historialari delakoak, Interneteko azpimunduan nolabaiteko ospea duenak, bideo bat eskaintzen die. Bilatu, merezi du ikustea.
Esandakoak esanda ere, inork ez du gustuko bere hiria gerta daitekeenaren esku uztea; beraz, 2019an, bi hiri horiek sekulako liskarra izan zuten. Emaitza? Lau atxilotu. Memorial Parkean eroriak omentzen diren lekuetan une zoragarri horietako bat bizi izan zuten. Liskar horretan ehun lagun baino gehiago egon ziren. Ederra.
2. Bolton Wanderers Vs Wigan Athletic. Derby in Greater Manchester.
Distantzia: 14 km.
Garraioa: Northern Railway (trena)
Maiztasuna: 10 minutu.
Ez dugu asko mugitu behar, izan ere, herrialdearen ipar-mendebaldean ere derby arraro hau aurkitzen dugu. Manchester Handitik joan gabe, trenez bidaiatu dezakegu bi hiri satelite hauen artean: Bolton eta Wigan.
Zorioneko Railway britainiarra, zenbat dugun ikasteko; 20 minutu eskasean egin dezakegu bi estadio historiko horien arteko distantzia.
Historikoak, bai: Bolton, lo-hiri klasikoa, gutxitan aipatzen diren sekretuak gordetzen ditu: futbola jaio zen hirietako bat da, unibertsitarioek jolasteari utzi eta fabriketako langileak jolastera igaro ziren hiri hori, EBren istilu sindikalen gordeleku garrantzitsua eta Londresetik kanpoko lehen tokietako bat zeinetan Punka entzuten hasi zen. The Buzzcocks banda mitikoak hiri honetako Institutu Politeknikoan du bere sorlekua. Ia ezer ez.
Historikoei buruz ari garela, The Cuckoo Boys aipatu beharra dago, hori baita Bolton Wnaderers-eko harmailetako kide bortitzenak biltzen dituen aterkia.
Izen bitxia eskrupulurik gabeko zerri banda honentzat. Boltoneko banda beti gogoratu izan da haren muturreko indarkeriagatik eta English Defence League-rekin lotutako influentzia politikoagatik.
Liburu nahiko bitxia ere badute: Walking Down the Manny Road: Inside Bolton 's Football Hooligan Gangs, by Doug Mitchell.
Liburuan, Doug Mitchellek, diseninu-drogek, pintek eta lantegiko bizitzak suntsitutako gizon batek, banda honen harriabarrak kontatzen dizkigu, ez oso modu ortodoxoan. Liburu sinple baina argia, Ingalaterrako Hooligan munduaren kosmobisio arkaikoenaren bidaia bat.
Boltonetik 14 km-ra Wigan hiria dago, beste industria-gune bat, ezagutzen ez ditugun baina imajinatu ditzakegun gotorleku industrial horietako bat.
Industria Iraultzan goraldi deskribaezina izan zuen, eta George Orwellen Wigan Pier-erako bidea eleberri ospetsuaren leitmotiva izateko ohorea du.
Orwellek errepaso autobiografikoa egiten die inguru horretako langile eta meatzarien bizi-baldintzei. Eleberri gordina da, eta inguruko proletarioen arteko gizarte-harremanen gogortasuna azaltzen du.
Behargin horiek, orduan, euren tarte libre urrietan entretenitzeko baloiarekin jolasten ziren.
Langile horien ondorengoak dira Wigan Goon Squadeko mutilak. 70eko hamarkadatik euren hiria defendatzen duten gazte banda horietako bat.
Bitxia da jarraian datorrena, pobrezia mende hasieratik nagusi zen zonalde bati buruz ari gara, baina haren literatura-ekoizpena izugarria da. Bi liburu aipatu dizkizuet hiru paragrafo eskasetan, eta hementxe hirugarrena:
Diary of a Football Hooligan and the Wigan Goon Squad's Top Boy, by Dani Lia. Dani Liak, bandako Top Boy izendatutakoak, Wigan hirian 70eko, 80ko eta 90eko hamarkadetan izandako gertaerak kontatzen dizkigu kontakizun labur honetan. Indarkeriari gorespena, irakurri beharreko anekdota-multzo bat; egia esan, zuen gau-mahaian egon beharko litzateke. Garenari eskainitako benetako oda bat.
Imajina dezakezuen moduan, jende honek ez du bizitza pasatzen soilik bere liburuak irakurtzen, anekdotak ere sortzen dituzte, eta bi talde horien arteko derbiak ikusteko modukoak dira: batak besteari jaurtitako tuek, borrokek eta haien alkoholismo maila altuak bihurtzen dute horrelako gertakizuna bat segurtasun handiko partidu, britainiar agintarientzat behintzat.
Beraz, abenturak bilatzen badituzu eta ez baduzu ezer egiteko, prestatu motxila, Londresera joan eta Ingalaterra errealean barrena ibili, Railwaya hartu eta mugitu, klub batean pinta bat hartu eta giroaz gozatu. Nik hemen proposatzen dudan giro hori bera, eta ez EBko bidaia-webgune nagusietan ateratzen dutena.
Benetako futbolaren bihotzera egindako bidaia, non ez duzun segurtasun eta luxu izpirik aurkituko. Beti izan behar genuenaren eta ahaztu dugunaren esentzia.
Hurrengo alean kontatuko dizkizuet bidaiatzeko aukera berriei buruzkoak.
Mr Parkas
Don’t forget the riots.
Iradokizunak
Ez daude iradokeizunak
Idatzi