TONY RIVERS: ELKARRIZKETA

person Idazlea: Mr. Dotore list In: Elkarrizketak On: comment Iradokizuna: 0 favorite Jo: 253
TONY RIVERS: ELKARRIZKETA

Elkarrizketa honen ideia Pub baten sakonean jaio zen, garardo eta biniloan jarritako revival mod soinuen artean. Euskal Herrira egindako bisitetako batean, nire laguna den Gwillek esan zidan Tony ezagutzen zuela, Soul Crew: The Inside Story of Britain 's Most Notorious Hooligan Gang liburu mitikoaren egileetako bat. Kasualitatez, liburu hori bigarren eskuko denda batean aurkitu nuen Dublinen, bertan bizi nintzen bitartean. Zoritxarrez, garai hartan nire ingeles-maila oraingoa baino are okerragoa zen, beraz, ez nuen inoiz bukatu.

 

Magnetic Book liburuaren egileetako bat ere bada, eta horretaz ere luze hitz egingo dugu elkarrizketa honetan.

 

Besterik gabe, hor doaz galderak:

 

1. Casual Pentsamendua maite duen orok bezala, kolore batzuekiko maitasunarekin sortzen da mundu horrekiko kezka. Nola egin zinen Cardiff Cityren zale?

 

Amak eraman ninduen Cardiff Cityren lehen partidura 9 edo 10 urte nituenean. Hainbeste denboran zehar aspertu ondoren, azkenean amore eman behar izan zuen. Ninian Park zaharrean izan zen. Football Special izeneko autobus gorri eta zuri batek Cynongo harana zeharkatzen zuen, eta bertan igo ginen. Urte batzuk geroago, 12 urte nituela, nire kabuz lagunekin joan nintzen lehen aldia izan zen.

 

2. Soul Crew ospetsuaren barruan egon zinen, eta, horren ondorioz, Soul Crew: The Inside Story of Britain 's Most Notorious Hooligan Gang liburuaren egileetako bat izan zara, 2002an argitaratutako liburu hura. Zerk bultzatu zintuen futbola horrela bizitzera?

 

Soul Crew-en deskribatu nuen bezala, "pauso txikiek" eraman ninduten futbolaren zale arrunt bat izatetik, kirol honen zale maitalea, partiduetan istiluetan sartzera. Gehien erakartzen ninduena modaren erroilua zen, futboleko indarkeriari hertsiki lotua dagoena.

 

3. Astebururo gerra kaleetan arnasten zen garai bat bizi izan zenuen, baina baita poliziak edozein unetan zure atea jo zezakeena ere. Zer da hooliganismoak eman dizun onena? Eta okerrena?

 

Nire semeari arriskuei buruzko ezagutza asko transmititzen irakatsi dit. Gaur egun, Cardiff Cityren kultura guztiz desberdina da, eta horrek pozten nau. Gure beteranoetako askok zaletuen klub ofizialarekin bidaiatzen dute orain. Zirkulua itxi da nerabe gisa hasi nintzenetik.

 

4. Liburuak away day horiei buruz, errepresioa edo drogen inguruko zuen esperientziei buruz modu zuzen batean hitz egiten du. Zergatik erabaki zenuen hori guztia dokumentatzea?

 

Egia esateko… gauza asko utzi nituen kanpoan! Soul Crew nahiko diplomatikoa izan zen. Askoz gehiago sakondu genezakeen.

 

5. Guk ez dugu ulertzen Casual Pentsamendua musikarik gabe, eskutik doazen gauzak dira, 80ko eta 90eko hamarkadetan uharteetan entzuten zenaren oso zaleak gara. Garai hartan garrantzitsua al zen zuretzat? Musikak mugiarazten zaitu?

 

Malcolm McClarenek esan zuen musika maite ez baduzu, ez duzula ezer maite. Futbol zale dotoreenak beti joaten ziren boloetara. Hamarkada horietako banda ezagunenetatik hasita, zirkulu txikiagoetan izena irabazten ari ziren talde ezezagun eta ausazkoetararte. Pub bat zuzendu nuen bost urtez eta astero emanaldiak antolatzen nituen. Bertsioak, tributoak…genero guztiak, countrytik hip-hoperaino, punka, indiea, metala… edozer. Ona bada, gozatu egiten dut.

 

6. Zure liburuak ez du bakarrik gure arreta erakarri. 20.000 ale baino gehiago saldu ziren. Irvine Welsh berak, Trainspotting eleberriaren egileak, liburua zinemako gidoi batera egokitzeko proiektu bati ekin zion. Prentsa albisteak aurkitu ditugu, baina ez zaigu argi geratzen zer gertatu zen. Nolakoa izan zen benetan?

 

Egia da, baina 20.000 ale saldu ziren soilik lehenengo urtean. Gero asko hobetu zen. Irvine Welshi asko gustatu zitzaion Soul Crew, eta bere zinema-ekoizleak liburuaren eskubideak erosi zituen. Bilera batzuk izan genituen, hasierako gidoia idatzi zen, baina ez zen inoiz gauzatu…

 

7. Hitz egin dezagun estetikaz, hitz egin dezagun arropaz. Zein izan da estetikaren bilakaera Galesko harmailetan hasi zinenetik gaur arte? Zein dira, zure ustez, Erresuma Batuarekiko desberdintasunak?

 

Moda lehen aldiz ezagutu nuenean, estandarrak oso altuak ziren. Originaltasuna bere gorenean zegoen, ziur aski garai hartan zeuden gizonezkoen arropa-marka eta denda independenteen kopuruagatik, ehunka ziren. Firm askok beren nortasuna zuten, eta Cardiff ez zen besteetatik ezberdina. Txikitatik obsesionatu ninduen zerbait zen. Agian horregatik jarraitzen dut 40 urte geroago horri buruz idazten!

 

8. Egia al da mudu horretan ondo janztea first line edo tipo gogorra izatearen sinonimoa zela? Jakina, ez naiz gaur egunetaz ari.

 

Egia esan, ez. ICFren dokumentalean, West Hameko kide batek dio ez duela axola nortzuk diren janzkera onena daramatenak, garrantzitsuena, unea iristean, zure kideen ondoan egotea eta dena ematea baizik. Tipo dotoreenen ondoan mugitu naiz, baita soinean zeramatena bost axola zitzaien mutilen ondoan, baina liskarretan trebeenak zirenak. Honekin batera badaude zirkulu txikietan ospe faltsua lortu zuten tipoak. Jende arroputz asko zegoen garai horretan, baita gaur egun ere.

 

9. Magnetic Book zure azken proiektua da James Burnettekin batera, moda, harmaila, azpikultura… klub eta rave kulturarekin lotzen duen lana dugu. Liburua eskuratu ez duenarentzat. Zergatik izen hori? Zer transmititu nahi izan duzue?

 

Zerbait guztiz originala idatzi nahi genuen. Massimo Ostiri eta marka horiei buruz idatzitako beste liburu batzuk alderdi produktiboan soilik oinarritzen dira. Gu kaletik abiatu ginen, eta zehatz-mehatz deskribatu genuen zergatik dira marka horiek hain ezagunak, baita nondik sortu ziren ere.

 

10. Imajinatzen dugu irudi eta artxibo horiek guztiak biltzea ez dela lan erraza izan, ziur asko jende askoren laguntza izan duzuela. Nolakoa izan da zeregin hori? 

 

Bagenekien norengana jo. Bi urte eta erdi baino gehiago behar izan genituen osatzeko. Oso harro gaude emaitzarekin eta erantzuna sinestezina izan da. Harmailetan ditugun lagunetatik hasi eta modaren mundu profesionaleraino. Zorte handia izan dugu.

 

11. Duela gutxi Cambrensisekin batera Genoa izeneko bilduma txiki bat kaleratu zenuten, lehen kolaborazio gisa iragarrita. Nola sortu zen ideia hori? Nolakoa izan zen sormen-prozesua? Ba al duzue esperientziarik jantzien ekoizpenaren munduan?

 

Cambrensis, Ioan Bowen Pickettek sortutako marka independentea da. Aspalditik jarraitzen ditut eta miresten dut Galesko ondarean duten interesa. Magnetic atera ondoren, Galesko Italiarako migrazioaren historiari eta horren atzean dauden istorio interesgarriei heldu nien. Orduan bururatu zitzaigun Genoa. Esperientzia gutxi dut jantzien ekoizpenean, baina asko gustatzen zait lankidetza hau. Orain lanez betetako beste urte bat daukat aurretik.

 

12. 90eko hamarkadan jantzi bat erosteak ez zuen zerikusirik gaur egun eskuratzearekin. Nola moldatzen zineten jantzirik esklusiboenak lortzeko? Zeintzuk ziren zuen obsesioa?

 

Izugarri gustatzen zitzaidan ahotsa zabaltzen zenean. Marka berri bat edo estilo berri bat egiten zen ezagun literalki, eramaten hasi zirenei eta pertsona batzuen iritziari esker. Magnetic-en idatzi genuen bezala, hasierako egun haietan, 80ko hamarkadaren amaieran eta 90eko hamarkadaren hasieran, beste eragin batzuk, garai hartako gizonezkoen moda-aldizkariak ziren, hala nola Arena edo FHM. Denda independente onenak nork zituen jakitea horren parte zen. Leku guztietara bidaiatzen nuen futbolarekin. Blackpooletik Cambridgera. Chesterfieldetik Northamptonera. Doncasterretik Herefordera eta harantzago. Etxetik kanpoko egunetan, gizonentzako arropa-denda bat bisitatzeko aprobetxatzen nuen. Zoritxarrez, familia-denda horien egunak amaitzen ari dira.

 

13. Stone Island 1982an sortu zen, baina geroago hasi ziren harmailetan partxeak ikusten. Zer unetan eta nola esango zenuke hooliganek bereganatu zutela marka hau?

 

Magnetic-en badakigu jarraitzaile batzuek 80ko hamarkadaren erdialdean Osti zeramatela soinean. Asko ikusi nuen Londres aldetik 1989an, baina ez zen moda masibo bihurtu Erresuma Batuan gutxienez 1993 arte.

 

14. Azken urteotan Stoney asko "demokratizatu" da. Publikoa ez da berdina, horren erakusle dira gaur egun marka daramaten artistak, ospetsuak edo futbolariak. Nork zeraman Stone 90eko hamarkadan eta nork darama orain?

 

Stone Island marka mota guztietako bezeroak janzten zituen 90eko hamarkadaren hasieran. Woodieseko Ray Baconen hitzetan, berak esaten zuen garai hartan dena oso diskretua zela, kolore tonalekin eta xehetasun diskretuekin. Massimo Ostik Stone Island-entzat diseinatzeari utzi zionean, Rayk filosofian aldaketa bat ikusi zuela esan zuen. Gaur egun, markak sekulako publizitate-kanpainak egiten ditu aktore, musikari edo influencerekin. Publikoarentzako salmenta-prezioa izugarri igo da. Estatu Batuetan denda handienetako batzuk ireki dira. Stone Island ere saiatu da Hollywoodeko jet seteko elitea erakartzen. 1997an New Yorkera egin nuen lehen bisitan, hiriko gay-giroan aurki zitekeen batez ere. Garai hartan, bi denda berezik bakarrik saltzen zuten Estatu Batuetan. Gaur egun, nonahi aurki daiteke.

 

15. Duela urte gutxi Monclairrek Stone Island erosi zuen, Ostiren ondarea nola ikusten duzun jakin nahiko genuke. Identitatearen zati bat bidean galtzen joan dela esango zenuke?

 

Purista askok utzi egin zioten Stone Island eramateari Massimo Ostik alde egin zuenean. Orduz geroztik, haren ospeak gora egin du. Lehen esan dudan bezala, orain goi-mailako joskintzako marka lidertzat hartu nahi dute bere burua, Dior bezalako etxeekin batera. Duela gutxi, marka horrekin kolaboratu dute. Ez dakit azken hamarkadetako jarraitzaileetatik zenbat dauden prest azken bilduman hiru mila dolar gastatzeko. Nik, noski ezetz!





Dotore galdetegia

  • Liburu bat: The hand of God by Jimmy Burns

  • Film bat: Heat

  • Abesti bat: Sabotage by the Beastie Boys

  • Inoiz ahaztuko ez duzun kontzertua: Public Enemy – Bristol Academy

  • Zure armairuan ezinbesteko jantzia: Urtaro honetarako - Barbour Beaufort

  • Birra bat hartzeko norbait: Bizirik - Mark Ruffalo. Hilda – Diego Maradona

Iradokizunak

Ez daude iradokeizunak

Idatzi

Igandea Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala Larunbata Urtarrila Otsaila Martxoa Apirila Maiatza Ekaina Uztaila Abuztua Iraila Urria Azaroa Abendua